Alkohola

ZER DA?

Substantzia depresorea da eta etanola da osagarri nagusia.
Drogarik kontsumituena da, eta sozialki onartuena.

FASEAK (sakatu irudian faseak ikusteko)

efectos_linea

PUNTUTXOA: euforia, barre zoroa, adiskidetasunaren gorespena, segurtasun sentsazioa, erreflexuak eta erantzuteko gaitasuna moteltzea…
AITZURRA: ahoskera traketsa, bikoitz ikustea, logura, ibilera baldarra… Oldarkortasuna, zorabioak, goragaleak eta gonbitoak gerta daitezke.
KOMA ETILIKOA: konortea eta erreflexuak galtzea gerta daiteke, eta inoiz ere, koma edo bihotz- eta arnas gelditzea.

ARRISKUAK

Lehenengo faseetan borrokak, erasoak zein istripuak ere areagotu egiten dira, koordinazio edo erreflexu ezagatik. Alkohola gehiegi eta etengabe kontsumitzeak kalte egiten die gibelari, pankreari eta urdailari.

ALKOHOLA ETA KANABISA NAHASTEAREN ARRISKUAmareo

Gonbitoak
Tentsio jaitsiera
Ahulaldia
Indar galtzea

EDATEKOTAN…

Edan aurretik zer edo zer jan.
Trago txikiak hartu, ez dena kolpetik.
Ez nahasi graduazio desberdineko edariak.
Etxetik irten aurretik, pentsatu nola itzuliko zaren.
Parrandaren ostean ez jarraitu edaten. Eman atsedena zure gibelari. Ohera joan aurretik edan ura, horrela hobeto egongo zara-eta hurrengo egunean.
Gogoa duzulako egin ezazu, ez hobea, atseginagoa, mutiriagoa… izango zarelakoan.
Tarteka atsedena hartu.
Errespeta itzazu edaten ez duten lagunak.
Ez zaitez igo edan duen gidariaren autora.
Alkohola ez da lehenago kanporatzen kafea hartzearekin, ezta dutxa hotzarekin, botaka egitearekin nahiz ariketa fisikoa egitearekin ere. Hortaz, izan pazientzia.
Mozkorra harrapatu eta konortea galduz gero, hots egin 112ra.

LAGUN BAT MOZKORTZEN BADA…

Etxera lagundu badiozu ere, ez utzi bakarrik: esan norbaiti.
Ez behartu oka egitera, ito egin daiteke eta. ambulancia 112
Ez berarekin eztabaidatu une horretan, ez du merezi. Hurrengo egunean, esaiozu gaua zapuztu dizula.
Oso mozkorturik badago, lagundu ez lokartzen.
Berotu laguna, saia zaitez hotzik izan ez dezan.
Konortea galdu badu, deitu larrialdietara.

x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.