Tabakoa

Zer da?

Tabakoa kitzigarririk indartsuenetako bat da. Tabakoaren printzipio aktiboa nikotina da (mendekotasuna sortzen du). Droga legala da eta oso arrunta gure gizartean, horregatik, jende askok ez du drogatzat hartzen, nahiz eta mendekotasun-sortzaile handia duen.

Ondorioak

Zure gorputzean:
- Atzamar eta hortz horiak
- Kiratsa
- Zaldar gehiago
- Azal lehorra
- Zelulitis ugariagoa

Arnasa hartzean:
- Arnasestua
- Eztula
- Flemak
- Katarro gehiago

Zure zentzumenetan:
- Ezerk ez du zapore eta usain berdina

Kirola egitean:
- Erresistentzia gutxiago
- Birikak txikitzen ditu
- Nekea
- Aire falta

Zure aldarte eta osasunean:
- Urduritasuna
- Egonezina
- Nerbioak
- Bihotzaren erritmo bizkorragoa
- Arteria estutuak

Kontuz, mendekotasuna sortzen du eta!!!

Lehen zigarroa erretzen duzu gutxiago ez izatearren...

Handik gutxira, zerbaiten falta duzula konturatzen zara erretzen ez baduzu...

Laster, ezin izango zara egon tabakorik gabe...

x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.