Speeda

Zer da?

Substantzia bizigarria da. Kristal hautz zuri, tableta edo kapsula gisa aurki daiteke. Kalean aizunduta egoten da, beraz, anfetamina baino beste edozer kontsumitzen duzu.

Faseak

  • Igoera:

Asaldura eta euforia agertzen dira. Nekearen, loguraren eta gosearen sentsazioak apaldu egiten dira, eta areagotu, ordea, lanerako eta kontzentratzeko gaitasuna.

  • Jaitsiera:

Ondorio bizigarriak igarotakoan, nekea nabaritzen da. Zenbaitetan apatia edo depresioa nabari daiteke.

Alucinacion casaArriskuak

Asko hartuz gero, jazarpen sentsazioa, haluzinazioak eta jokabide erasokorrak eragin ditzake.

Zenbait pertsonetan, eta asko kontsumitu ondoren, paranoia agertzen da.

Speeda berehala toleratzen da eta mendekotasun psikikoa eragiten du.

Alkoholarekin… Inhibizioa urritu, oldarkortasuna areagotu…

Kanabisarekin… Desidratazioa, haluzinazioak, konortea galtzea…

x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.