Zer da?
Onddo bat, ahalmen haluzinogenoak dituena. Txikia da, kolore hori argia edo marroia du, zurtoin mehea eta txapel konikoa.
Eraginak
Barreak eta nolabaiteko euforia, hasierako faseetan.
Ondore, baretasuna eta lasaitasuna etorriko dira.
Denbora gelditu egiten da, koloreek desberdin egiten dute distira. Formak deformatu egiten dira, argi edo soinu arraroak hauteman daitezke.
Bidaia txarra: gai berberari buruzko pentsamendu errepikakorra.
Agian intoxikazioa.
Haluzinazioak geraezinak gerta daitezke.
Errealitatearekiko kontrola galdu egiten da.
Aholkuak
Oso garrantzitsua da identifikatzea, pozoitsuak izan daitezke eta.
Bat baino onddo-gida gehiagori begiratu, eta zehatz-mehatz alderatu.
Ez sekula beste droga batzuekin nahasi, ondorioak aurresanezinak izan baitaitezke.