“Kerik gabeko gelak” Saria

Maiatzaren 29an banatu ziren Kerik gabeko ikasgelak lehiaketako ikasgela irabazleen sariak hiru lurraldeetan. Horien bidez, Osasun Sailak eta Osakidetzak DBHko lehenengo eta bigarren mailako ia 10.400 gazteen parte-hartzea eta ez erretzeko konpromisoa saritu nahi dute.

 

Kerik gabeko gelak Europar Batasunak sustatutako ekimena da, tabakismoa prebenitzeko helburua duena. Ikasleen tabako-kontsumoa ekiditea edo geroratzea da helburua, eta, aldi berean, hezkuntza komunitateko kide guztiengana iristea (irakasleak, senideak), tabako-mendekotasuna gainditzeko laguntza eskainiz.

 

Ikasturte osoan, ikasleek tabakoari buruzko zenbait jarduera gauzatu dituzte, tabakoaren kontsumoa saihesteko, presioari aurre egiten lagunduko dieten tresnak ikasteko eta erretzea ezohikoa eta kaltegarria dela ulertzeko. Horretarako, material didaktikoa, prestakuntza eta programaren arduradunen babesa dituzten tutoreen laguntza izan dute.

 

Prebentzio-programei buruzko azterlanen arabera, ikastetxeetan tabakismoa prebenitzeko ekimenei esker, gerora erretzaile bilakatzen diren gazteen kopurua murriztu egiten da.

 

Irabazleak

Parte hartzen duten gelek marrazki eta slogan bana egiten dute tabakismoari aurrea hartzearen inguruan, eta irabazle bat aukeratzen da, lurralde bakoitzeko, horien guztien artean. Irabazi duen diseinua kamiseta batean serigrafiatu da eta ikasle guztien artean banatu.

Aurten, 2015, hauek izan dira irabazleak:

Araban: Murgiako IES-BHIKO 2. DBHko gela

Bizkaian: Bermeoko Sagrado Corazón ikastetxeko 2. DBHko gela

Gipuzkoan: Donostiako Antigua-Luberri ikastetxeko DBHko 1.A gela

 

Bizkaian, Osasun Saileko Farmaziako zuzendariak, Iñaki Betolazak, eman die irabazleei saria, Bilboko Osasuneko Lurralde Ordezkaritzan, iazko irabazleekin batera, Barakaldoko Alazne Ikastetxeko bi ikasle. Mungiako, Gernikako eta Bermeoko ikasle finalistek hartu dute parte ekitaldian.

 

aula sin humo

 

Iturria: www.euskadi.eus

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.