Azken urteotan, marihuana kontsumoak gora egin du 12 urtetik 18ra bitarteko gazteen artean

Droga eta alkoholaren prebentziorako eta birgaitzeko Zerbitzu Nazionalak (SENDA) asteazkenean eman zituen drogen kontsumoari buruz egindako urteko azterketaren emaitzak.  Azterlana 2014ko urriaren eta aurtengo urtarrilaren bitartean egin da.

Emaitzen arabera, 12 urtetik 18ra bitarteko gazteen artean, marihuana kontsumoak gora egin du, 2012. urtean % 6,7, eta 2014an, % 13,5.  Diputatuen Ganberak kanabisa norberarentzat landatzea despenalizatzea  onartu, eta egun bat geroago eman zen aurreko kopuruaren berri.

19-25 bitarteko gazteen artean ere ugaritu zen marihuana kontsumoa, % 7,1ekoa da azken datua.

Alkoholari dagokionez ere, kopuruak ez dira oso pozgarriak. Azken 30 egunetan alkohola kontsumitu dutela esaten duten pertsonen kopurua % 8,1 igo da 2012. urteko datuekin alderatuz.  Bereziki, igoera horren % 4,8 nerabeengan eman da.

Fuente: El Mostrador

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.