Ekainak 29tik uztailak 4rarte Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia Bilbon

Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia ekainaren 29tik uztailaren 4ra bitartean egingo da.

Arbieto kaleak, Zazpi Kaleetako eta inguruko zenbait plazak (Arriaga, plaza berria…) eta, berrikuntza gisa, Casilda Iturrizar parkean egongo den karpa handiak eta beste gune batzuek, 53 ikuskizun jasoko dituzte, musika ibiltaritik funkera eta hip hopera, kaleko antzerkiarekin, zirku garaikidearekin, clown-arekin, aireko akrobaziekin edo txotxongilo erraldoiekin batera.

Bertako konpainiek, Haatik Dantza Konpainiak, Markeliñek, Pez Limbok eta Zanguango Teatro taldeek euren kaleko azken muntaiak eskainiko dituzte baita eta Deabru Beltzak & Les Commandos Percuk ere, “Danbor Talka” gaueko proposamen ikusgarriarekin.

Jaialdiak, Frantziatik, Belgikatik, Italiatik, Japoniatik edo Kenyatik etorritako konpainien azken ikuskizunak eskainiko ditu.

Ohikoa denez, ikuskizun guztiak doakoak izango dira, karpa horretan egingo diren hiru emanaldi izan ezik. Emanaldi horiek 2 euroko prezio sinbolikoa izango dute, 220 pertsonara mugatuta dagoen leku kopurua kontrolatu ahal izateko. 

 

mapa_bilboko_kalealdia_2015

Programa osoa ikusteko sakatu hemen

2 Comments

    1. El artículo al que haces referencia es de un festival que se hace cada año en Bilbao. Este año todavía no han sacado el programa por lo que no te podemos facilitar información. El festival se llama Kalealdia y suele ser la primera semana de julio. Cuando se acerque la fecha colgaremos el programa. De todas formas, si te interesan este tipo de actividades, en Leioa (a 15 minutos de Bilbao) a finales de mayo se organiza la Umore Azoka, un festival que durante cuatro días podrás disfrutar gratuitamente del teatro de calle.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.