Udan, behin eta berriro agertu ohi dira drogekin zerikusia duten albisteak. Aisia, atsedena eta jaia nagusitzen doazen neurrian, erantzukizun eta ardurak apalduz doaz, eta, era berean, ugaritzen, patxada edo festa tarteak; halatan areagotzen dira drogak kontsumitzeko aukerak. Maiz heltzen zaizkigu ezezagun ditugun drogei buruzko albisteak, jokaera arraroak dituzten pertsonen bideoekin batera. Bideoan agertzen direnak, ustez, merkatura heltzeko zorian den substantzia “berri” baten eraginpean daude. Oraingoan, Alfa-PVP drogari jarri diogu arreta: EEBBetan “flakka” izenez ezagutzen dute, eta gurera “Hulken droga” izenaz heldu zaigu.
Berri osoa irakurtzeko sakatu ondorengo loturan
Iturria: Ai Laket