Eraso sexistarik gabeko jaien alde

Dakizuenez, uztailaren 7an Iruneko Sanferminak hasi ziren baina, giro ona apartez, eraso sexistak eta bortitzako egoerak ere egon daitezke.

Izan ere, jaietan zehar, uztailaren 9-10 bitarteko gauan hain zuzen ere, 19 urteko neska batek eraso sexista “larria” salatu zuen. Bortzaketa Iruneko Alde Zaharreko lokal bateko komunetan gertatu zen

 

Uda luzea geratzen zaigu aurretik eta berarekin batera herri bakoitzeko milaka jai.  Eraso sexistak ekiditu nahian, hemen uzten zaituztegu hauei aurre egiteko aholku batzuk:

 

Aurre egin indarkeria sexistari:
• Izan zeure bizitzaren jabe.
• Ez mugatu zure bizitza, eta mugak jarri gustuko ez duzunari.
• Bizi sexualitatea modu askean, nahi duzunarekin eta nahi duzunean.
• Emakumeok, sinetsi zuen irizpidean: erasoak sentitu bazarete, eraso egin dizuete.
• Deuseztatu desberdintasuna; sortu berdintasunean oinarritutako harremanak.
• Erantzun erasotzaileei. Geldiaraz itzazu, fisikoki zein mentalki.
• Askatu zaitez identitate itxietatik, mugatuetatik eta estereotipatuetatik.
• Zeuk jarri zure bizitzaren arauak. Izan zaitez zuk nahi duzuna, eta ez egin kasurik gizonek eta
emakumeek zer izan behar duten ezartzen duten ereduei.
• Sortu harreman osasuntsuak pertsona guztiekin, aniztasuna, desberdintasuna eta orientazio sexual ezberdinak ulertuta.

 

_fiestas_f1f8f8b7

 

Zer egin eraso bat IKUSTEN baduzu?
• Emakume bat eraso egoera batean dagoela uste baduzu, harengana jo. Galdetu ea ongi dagoen eta
laguntzarik behar duen.
• Adierazi erasotzaileari egoera gaitzesten duzula, ez zaizula ez dibertigarria ez normala iruditzen emakumeei erasotzea.
• Zure lagunen bat bere bikotekideak jipoitzen badu, jakinarazi hori ez dela normala, ez dagoela bakarrik, eta lagundu ezazu informazioa edo laguntza eskatzera.
• Ez onartu erasorik; ekin, eta salatu itzazu horrelako egoerak.

 

Iturria: www.sanfermin.com

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.