Agian, entzuna duzu albistea: uda honetan, “Super Pop” aldizkari mitikoaren laurogeiko hamarkadako izpiritua berreskuratu du Polizia Nazionalak, eta Facebook eta Twitter sare sozialetako profiletatik Superpopari buruzko udako testa kaleratu du, gazteen segurtasun eta pribatutasun kontzientzia-maila egiaztatzeko galde-sorta.
Kanpaketa eta abenturei; asteburuko hondartzara ihesaldiei; telefono mugikor eta haren gisako gailu elektronikoei, lagunekin igarotzeko oporrei, igerileku- jardunaldiei, udako maitemintzeei eta sare sozialen erabilerei buruzko 12 galdera dira, eta itaun bakoitzak hiru aukera ditu.
Emaitzek argituko dute “top” al zaren “udan, ezustekorik hartu gabe gozatzeko gauza zarelako” edo “segurtasuna eta pribatutasuna seriotan hartzen duzun zure uda amesgaizto bihur ez dadin” ala “arazoak erakartzeko iman bat zaren”.
Anima zaitez, eta egizu!!!
Iturria: El Mundo