Gazteen arteko genero indarkeriari aurrea hartzeko No te Cortes kanpaina abiarazi du Madrilgo Erkidegoak. Gizarte sareak eta teknologia berriak indarkeria matxista eragiteko bide aproposak direla azpimarratzen du kanpainak.
Lehenengo bikote harremanetan tratu txarrak jasaten ari direlako susmoa duten neskei laguntza eta orientabidea eskaintzea du helburu nerabeei zuzendutako programa horrek.
Gizarteko sektore guztiak – bai eta gazte eta nerabeak – ukitzen dituen gizarte arazo bat da genero indarkeria. Eraso fisikoak ez dira harremanen hastapenetan gertatzen; gehienetan, behintzat. Hasieran, menderatze eta abusu jokaerak gertatzen dira, baina nerabea ez da jabetzen indarkeria jasatzen ari denaz.
iTURRIA: Comunidad de Madrid