Partekatu Proiektua

Komunitatearen dinamizazioa eta parte-hartzea. PARTEKATU egitasmoa

Prozesu parte-hartzaileak, autogestionatuak ikasi, hezi eta sortzeko modu bat dira, eta horien iraupen eta arrakasta-aukerak hain parte-hartzaileak ez diren beste metodo batzuenak baino askoz handiagoak dira.
Herritarren partaidetza giza garapen iraunkorra lortzeko funtsezko faktorea da, baita ordezkapenean oinarritutako sistema demokratiko eta parte-hartzailea ezartzeko osagai nagusia ere.

Herritarrek bertako azterketa eta garapenean parte hartuz gero, komunitateak ardura hartu eta bere garapenean partaide bihurtzeko aukerak handitzen dira. Era horretan, herritarren eta udaletxearen arteko harreman-modu eta ulermen-bide berri bat sortzen da. Prozesu parte-hartzaileei esker, erabakiak hartzen dira eta, bertako erakundeek haien arazoak konpondu arte itxaron gabe, horien ardura bereganatzeko gai diren komunitate helduak sortzen dira.

Tokiko sareak hauteman, babestu eta dinamizatzen ditugu, komunitateko egitasmoetan parte har dezaten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.