Sarean segurtasuna bermatzeko 7 aholku

Bistan denez, arrisku asko daude sarean nabigatzean, baina ekiditeko moduak daude. Kaspersky Labek 7 aholkuko zerrenda egin du, kontuan izan beharrekoak gure segurtasuna babesteko saretik nabigatzerakoan.

Beraz, kontuan izan eta lasaitasun osoz konekta zaitez!

  1. Ez fidatu doako wifi sareez.

WIFI konexio irekiek arriskuak dakartzate sarearen egiazkotasunean jartzen duzun konfiantzagatik. Adibidez, delitugileek WIFI guneak sor ditzakete eta ofiziala dirudien izena eman, hala nola, ´Mc Donalds open wifi´ edo ´Hotel Guest 3´. Ziurtatu baduzu WIFI sare ireki bat benetakoa dela, horrek ez du esan nahi segurua denik (adibidez, ´WifiLibreria´sarea ´¡Lee Libros!´ pasahitzarekin. liburutegiarena izan liteke, baina ez da bermatzen ziberdelitugileak bertan ez egotea). Sarea erabili behar baduzu, egin ezazu ahalik eta modurik seguruenean: gomendatzen dizuegun moduan, ¨sare sozialetan kontuan izan beharreko prebentzioei¨ buruzko postean.

  1. Aukeratu gogoratzeko errazak diren pasahitzak

Maskoten izenak, urtebetetzeak, abizenak eta gainerakoak pasahitza arriskutsuak dira. Bere ordez, has zaitez beste pertsonek erraz asmatu ezin dituzten kontzeptuekin. Berri ona da, Kaspersky Labek dioen moduan, pasahitza fidagarri batek ez duela zertan izan halakoa: ¨ML)k(V/u,p%mA+5m¨(inoiz gogoratuko ez duzun konbinazioa).  Kodearen indarraz ziur egoteko, erabili pasahitzen egiaztagailua, adierazten dizuna zure pasahitza erraz ¨hackea¨ daitekeen.

  1. Pasahitzak berrerabili

Oso ondo, oso pasahitza egokia aukeratu duzu. Kutxa gotor bat baino seguruagoa. Gogoratzeko erraza, ´hackeatzeko´ zaila. Baina, ba al dakizu zer? Pasahitza gehiago beharko dituzu. Zure pasahitzak asmatzen dituen hacker baten biktima izanda ere, litekeena da zure sartzeko pasahitzak datu-base handi baten hackeo baten mende egotea. Eta izen eta pasahitza berdin batek saioa hasten badu eta zure posta elektronikoa irekitzen badu, zure bankuko kontua, Amazon, Facebook… ere irekiko du.

  1. Posta elektronikoen loturetan klikatzea

Nork pentsatu zuen mezu elektronikoetan loturak jartzea ideia ona zela? Jende askok (ziberdelitugileak barne). Klik egitea mezu spam baten edo phising mezu baten loturan automatikoki zure ordenagailuan malware deskargatuko dizun orrira edo beste orri bat imitatzen duen orrira eraman zaitzake, baina zure pasahitzak lapurtzen dituena. Gutxienez, klik egitea baieztatuko die ziberiruzurgileei norbaitek mezua ireki duela (horrek ahalbidetuko die jakitea jomuga aurkitu dutela). Klik egiteari utzi Facebookeko loturetan, ´me gustas´ pilatzen dituztenak. Dagoeneko ezagutzen dituzu: ´Gustuko dut´ klikatu eta partekatu Iphone bat irabazteko!´ edo ´Klikatu´gustuko dut´  uste baduzu animaliak torturatzea txarto dagoela´. Kasurik onenean, ez duzu ezer irabaziko, baina ziberiruzurgileak laguntzen egongo zara eta negozio susmagarriak baliozkotuko dituzu.

  1. Saioa hasteko zure egiaztagiriak edonori ematea

Asmo txarreko inork zure informaziorik ez izateko modu bakarra da zuretzat bakarrik gordetzea.

  1. Esatea oporretan zihoazela

¨Bi aste hondartzan, inbidiarik bai?¨, ¨Bihar Mexikora noa!¨ edo ¨norbait ardura daiteke Rober zaintzeaz hurrengo astean kanpoan nagoen bitartean?¨ Eta zer deritzozue geoetiketatutako argazkiez, erabiltzaileak argazkiak non egin zituzten erakusten dutenak? Informazio hori lagunekin bakarrik partekatu (bereziki Facebook sarearekin, zure bizilekua erakusten duena).

  1. Sare sozialen lehenetsitako doikuntzak onartu

Orokorrean, sare sozialek nolabaiteko kontrola ematen dizute partekatzen duzun informazioari buruz (jendearekin orokorrean, zure konexioekin, besteekin, beste batzuen artean). Ondo ikertu doikuntzen aukerak eta errepasatu, gerta liteke askotan aldatzea. Kontu berria sortu baino lehen, hartu bost minutu pribatutasun eta segurtasun doikuntzak errebisatzeko. Eta, dagoeneko dituzun kontuetarako, hilean minutu batzuk hartu zuk aukeratutako pertsonekin bakarrik informazioa partekatzen duzula egiaztatzeko. Ondoren, Facebooken zure lagunekin, Twitterreko jarraitzaileekin, Linkedineko loturekin edo bestelako lekuren batean, edozer partekatu baino lehen, hartu une bat ziurtatzeko informazio hori ez diezula ezezagunei bidaltzen. Informazio hori zure identitatea online ordezteko erabil daiteke edo beste moduren batean zu kaltetzeko. Orokorrean, eta Kaspersky Labetik azaltzen duten moduan, gogoratu merezi duela adi egotea eta kontuz ibiltzea (ez fidatzea) zure bizitza elektronikoarekin. Wifi hornitzaileen online zerbitzuek, bankuek eta sare sozialek esfortzua egiten dute erabiltzaileak eroso eta lasai sentiarazteko, baina ziberdelitugileentzat, billete-sorta baino ez zara.

 

Iturria: Chaval.es

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.