XI Emozio jardunaldiak

emozioakBeste urteetan moduan, otsailean, XI. Emozio Jardunaldiak burutuko dira, hauetan “Elikadura arazoak: arazoari aurrea hartzeko hezi, arazoari gaina hartzen lagundu” gaia landuko da.

Hau dela eta, otsailaren 9an, osteguna, 19:00etan, Clara Campoamor Kultur Etxean gurasoei, tutoreei, teknikoei eta gizarte-hezkuntza eragileei zuzendutako solasaldia egingo dugu. ACABEk (Euskadiko Anorexia eta Bulimiaren Aurkako Elkartea), eta Giltzarrik, 12tik 18 urtera bitarteko Gazteentzako Hezkuntza eta Parte Hartzeko Zerbitzua, batera antolatu dugu.

 

Otsailaren 10ean, ostirala, 18:30etan gazteei zuzenduta izango da.

 

Interesatuta baldin bazaudete jarri kontaktuan Giltzarri taldearekin izena emateko, bai telefonoz nola email bidez.

 

Inskripzioak:

TELEFONOA: 94 478 95 97 / 688 80 98 96

Email: giltzarri@websurfer.es

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.