TRUEKE MERKATUA

trueke azoka

 

Badator berriro…. TRUEKE MERKATUA!!!!! Gazte Bulegotik animatu nahi zaituztegu, erabiltzen ez duzuen arropa eta osagarriak hona ekartzera. Zertarako? Trueke merkatua gauzatzeko! Ondoren, jantziak eta katuentzako janaria trukatuko dira. Hau da, gustatzen zaizuen edozein jantzi hartzeko katuentzako janari pakete bat utzi beharko duzue. Lortzen dugun janaria, Barakaldoko LAGUNAK animalia elkartearentzat izango da.

Nola hartu dezaket parte?

– Erabiltzen ez dudan arropa Gazte Bulegora ekartzen (egoera onean dauden gauzak, mesedez). Urtarrilaren  27ra arte, 10:00-14:00 eta 17:00-20:00.

– Bildutako arropa begiratzen eta trukean parte hartzen. Otsailak 1, 2 eta 3, 10:00-14:00 eta 17:00-20:00.

– Bolondresa izaten merkatuan.

 

Ezinezkoa izango da dirua erabiltzea

Zalantzak izatekotan, kontaktatu gurekin: 94 478 95 96 / 688 63 99 35

 

Eskerrik asko! Guztion artean posiblea da! Zabaldu!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.