Aholkuak eskola-jazarpenaren lekukoentzat

Eskola-jazarpena oso arazo larria dela eta gazte nerabearengan oso ondorio larriak izan ditzakeela  ikusita, Aizu! taldeak aholku batzuk bildu ditu momenturen batean, bortitza egoeran zuetako norbait aurkitzen bada, edo horrelako jazarpenaren lekuko bazarete ere baliogarriak izan daitezkeelakoan.

Badakigu, errepresalien beldur, oso zaila izan daitekeela askotan horrelako indarkeria jakinaraztea. Horregatik, artikulu honen bidez, aholku eta gomendio batzuk helarazi nahi dizkizuegu, aurreko egoeraren batean (lekuko edo biktima) aurkituz gero, hainbat gaztek jasaten duten indarkeriaren gurpila prebenitu edo hausteko jardun dezazuen.

Ikaskide batzuek beste batzuei egiten dizkieten erasoen lekuko bazara, kontuan izan behar dituzu ondoko aholkuak:

Zuetariko norbaitek ¨Aski da!¨ esaten badu, ekintza bortitzak bukatzen dira, kasuen erdian. Zaila da egitea, baina hor egotea eta ezer ez egitea oldarkortasuna onartzea bezala da.

bullying

– Sentitzen baduzu ezin duzula ezer esan, leku horretatik joan zaitez eta hurbilen duzun helduari esan. Heldua hurbilarazi ezazu laguntza eman dezan. Heldu baten presentzia nahikoa izan ohi da erasotzailea gelditzeko.

 

– Zure ikastetxeak programarik badu erasoen berri emateko, hala nola, telefono zenbaki bat edo buzoi bat, erabil ezazu. Izena jarri gabe egin dezakezu.

testigos

– Saia zaitez biktimak bere gurasoei edo irakasleei konta diezaiela. Zure burua eskain ezazu berarekin joateko, uste baduzu horrek lagunduko diola.

 

– Erasotuak ez badu inorekin hitz egin nahi, zure burua eskain ezazu bere ordez norbaitekin hitz egiteko.

 

– Sar ezazu ahal duzun beste jende, klaseko beste lagun eta ikaskideak ere.

 

– Ez ezazu indarkeriarik erabili erasotzaileen aurka, ezta saiatu ere mendeku hartzen.

sola

– Erasotzailearen kuadrillakoa bazara, funtsezko aholkua da erasotzaileari bere graziak barrez ez hartzea, zeren eta bestela bere konplize bihurtuko zara eta zeharka  zure burua istiluan sartuta ikusi duzu.

 

ETA GOGOAN IZAN:

– Eskola-jazarpeneko egoera baten biktima, erasotzaile nahiz lekuko bazara, besteak tratatu zu tratatua izatea nahiko zenukeen moduan. Laguntza eman iezaiozu behar duenari, ziur ondo sentiaraziko zaituela.

Hitz egin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.