Selfien mitoak desegiten…

“Selfia” Zer adierazten dute zeure argazkiek zutaz?

Sare sozialetan autorretratuak (selfieak) partekatzeko zaletasun handia baduzu, edo horretan dihardun inor ezagutzen baduzu… interesgarria gerta dakizuke jakitea adituen ustez autorretratuak behin eta berriz agerrarazteak zenbait beharrizan adierazten dituela. Zer deritzozu zuk?

Autorretratuei erantsi ohi zaien #me edo #selfie hashtaga baliatuz argitaratzen dituzte milaka lagunek beren argazkiak sare sozialetan. Facebooken soilik 240 milioi baino gehiago dabiltzala kalkulatu dute. Baina, zergatik egiten dute hori? Era askotakoak dira arrazoiak:

  • Dibertsioa
  • Lorpenak harrotasunez agertzea
  • Norbaiti mezu bat helaraztea
  • Pasadizoak konpartitzea

Orokortzea hutsal gerta badaiteke ere, norberaren bizitza gehiegi agerrarazteak autoestimu urria ere adieraz dezakeela (eta horren azpian, hurkoarengandiko onarpen eta onespen beharra) ohartarazten dute psikologiako adituek

Soziologo eta psikiatrak bat datoz esaterakoan jendeak erakutsi nahi duena soilik erakusten duela, eta, besteen esku jartzen duen identitate bat eraikitzen duela,  norbera berrelikatua eta balioztatua izateko.

selfie dibujos

Selfilariaren sindromea

Zer da, ordea, selfia? Smartphone edo web kamera batez autoargazkia egitea edozein egoeratan gaudela (nahien dugun jatetxe japoniarrean sushia jaten, azken ereduko elastikoa erosten edo zerbait hartzen), ondoren argazkiak sarean jartzeko.

Teknologiaren aurrerakuntzekin  eta sare sozialen arrakastarekin batera, jendeak behin eta berriro  egiten ditu autoargazkiak jarrera berean. Eta, aldiro errepikatzen du gauza bera, eta ia istantean, bere profil sozialera bidaltzen. Hortik aurrera, kezkarik handiena da zenbat “atsegin dut” eta “retweet” jasoko dituen delako argazkiak. Komentario bat edo gehiago jasoz gero, gainera, ospea nabarmen hazten da.

Badirudi gaur egungo mantra “Neu, neu, neu” dela.  Nartzisismora garamatza kultura digitalak? Nork bere buruari noizbehinka argazkia ateratzea dibertigarria izan daiteke, seriotan egiten ez badugu. Baina, bost minuturik behin argazkiak egiten hasiz gero, litezkeen pose eta zirkunstantzietan argazkiak sare sozialetara bidaltzeko  eta egunero profila aldatzeko , susmatzen hasi beharra dago.

 

selfie2 famosos

 

 

Ba al zenekien Instagramen 36.000 argazkik duela “selfie” etiketa,  96 milioi, berriz,   “neu” hitzak, eta,  era horretako etiketarik gabeko beste pila batek? Selfilariaren ospeak zeozer iradokitzen duela dirudi,  fribolotasunaz haratago doan zeozer. Sare sozialetako adituek diotenez, erabiltzaileek egunero prestatzen dute  beren bizitzako nobela ttiki bat, eta Facebook da horren ispilu, eta Twitter, berriz, like edo follow bila dabilen gizarte megafonoa “ Jokoan dagoenez hurkoaren onarpena, erabiltzailea ‘atsegin dut’en mendeko bihurtzen da, eta hortik dator egiten ari dena agerian jarri beharra.

Selfilariak, autorretratuen mendeko

Ingeles jatorriko selfie hitzak ez ditu soilik autorretratuak izendatzen, baizik eta argitaratu eta partekatzeko obsesioa dutenak ere (selfilari, euskaraz). Adituen ustez, argitaratu eta konpartitzeko beharrizana gizarte moda bat da, eta moda horren ezaugarria nagusia, komunikabideetan agertzen ez dena existitzen ez delako ideia.

Horri buruz Birmingham, Edinburgo eta Heriot-Watt unibertsitateetan munduko sare sozial handieneko 500 erabiltzaileen laguntzaz egindako azterlan batek erakutsi du selfiak neurri gabe argitaratzen dituztenek azaleko harremanak izaten dituztela eta intimotasun sen urriagoa.

Hala ere, azken urteotan, eta bereziki “mundu digitalean jaiotakoen”  (1980tik aurrera jaioak) pentsaeran, badago garatzea  adiskidetasuna eta intimotasuna, presentzia fisikorik gabe.  Horregatik dira gazteak  usuen bilatzen dutenak jendearen onespena sare sozialen bidez. Hala ere,  selfiak argitaratzean, bilatzen denaren kontrakoa gerta daiteke, eta, autoestimua kaltetu, espero den berrelikatzea gertatzen ez bada.

Hala eta guztiz ere, “Web 3.0”ra hurbiltzen ari garela diote ikertzaileek, eta, sare informatiko horretan, erabiltzaileak bihurtzen dira ekoizten dutenaren kontsumitzaile, eta horrela doa zabalduz  identitatea zehazten duten aldarte intimoak ere islatzen dituzten autorretratuak egin, argitaratu eta komentatzen dituen moda.

 

selfie toy story

Sare sozialez abusatzeak  eragindako ondorio negatiboak

  • Arreta galtzea eta hiperaktibitatea
  • Depresioa
  • Nahasmendu obsesibo-konpultsiboa
  • Nortasun nartzisistaren nahasmendua
  • Nahasmendu eskizoafektiboa eta eskizotipikoa.
  • Hipokondria
  • Menpekotasuna

 

Sare sozialez abusatzeak eragindako ondorio psikologikoak

facebook logo

 

– Facebook erabiltzaileek nortasun nartzisista edo zalantzatiak izateko joera dute.
– Aldartearen berri emateko eguneratze sarriak egiten dituztenek izan zituzten nartzisismoan puntuaziorik gorenenak;beren argazkiak argitaratu eta beren buruak goratzeko esaldiak darabiltzatenek, alegia.
–  Senar-emazte artekoaz diharduten abokatuen 2012ko inkesta batek erakusten du, aurreko urteko dibortzio eskaera guztien hiruren batean inplikatuta egon zela Facebook.

 

twitter logo

– Michiganeko Unibertsitateko ikasleei egindako azterlan batean ondorioztatu zen, nartzisismoan puntuaketa gorena izan zutenek Twitterren argitaratzen zutela  beste edonork baino maizago.
– Twiterreko erabiltzailerik gazteenek Twitter darabilte beren gizarte-ingurua zabaldu eta iritziak plazaratzeko.

 

Irudia gurtzeko moda

Irudia  da selfien eta nartzisismoaren modaren fokua. Gure esku jarri du  selfiak gutako askok lehenago ere eduki nahiko zukeen  tresna bat. Orduan, baina, ez zegoen horrelako bitartekorik.

Hori guztia bertutezko zirkulu bihur dezakegu, eta irudi positiboa edo erakargarria indartu, edo irudi negatiboa nabarmenduz, gurpil zoro bihurtu. Hori,  kontuan hartu gabe,   jakina, beren irudi egiazkoa jartzen ez duen jendea.  Nartzisismo goratu horri ez diogu, noski, kritika egingo soilik, zeren igotako irudiari eransten dizkioten “like” edo “follow” horiek – aurretik, agian, apalduta zegoen – autoestimua goratzen baitute. Ongi dakigu jakin, hitz goxoak ez diotela inori kalte egiten.

Autorretratuak egitean, selfilariak besteen gainetik daudelako sentipena izan ohi dute, berehala sumintzen dira eta ez dira kritikak onartzeko gauza izaten. Oso atsegin dute, gainera,argazkia ateratzea, tresna elektronikoren bat aldean dutela .

Hori guztia jakinda, Facebook gisako sare handietan zeure argazkiak argitaratu aurretik, galde iezaiozu zeure buruari ea zergatik egiten duzun, ea selfilaritzat daukazun zeure burua edo ea laguntzaren bat beharko ote zenukeen.

 

Iturria: Centre Can Roselló

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.