II. Whatsapp Lehiaketa apirilaren 24tik maiatzaren 7ra

16 urte baino gehiago badituzu, ez galdu II. Whatsapp Lehiaketa!!

Bidali 20 hitzeko mikrokontakizun
bat “atea itxitakoan” hitzak sartuz (gehienez 22 hitz izanik) eta bidali
669 99 14 48ra whatsapp bidez. Pertsonako 2 whatsapp gehienez onartuko dira.

Sariak:
1.Saria: 200€
1.Akzesita: 150€
2.Akzesita: 150€

EZ GALDU AUKERA!!

LEHIAKETAREN OINARRIAK:

MIKROKONTAKIZUNEN II. LEHIAKETA
Barakaldarren artean euskarazko literatur
sormena sustatu eta bultzatu nahian, Barakaldoko
Kultur Ekipamenduen Hurbileko
Sareak Mikrokontakizunen II. Lehiaketarako
deialdia egingo du.

1 Hala nahi duten 16 urtetik gorako guztiek
har dezakete parte lehiaketa honetan
euskarazko kategorian.

2 Parte-hartzaileek gehienez 20 hitzeko mikrokontakizun
bat idatziko dute, kontatu
gabe derrigorrean sartu beharko diren
hitzak: “atea itxitakoan”. Halaber, parte-
hartzaile bakoitzak, gehienez, 2 lan
aurkeztu ahal izango ditu, beti ere oinarri
hauek xedatzen dituzten betekizunak
aintzat hartuta.

3 Kontakizunak originalak, argitaragabeak
eta aurrez saritu eta/edo argitaratu gabeak
izango dira.

4 Kontakizunak Whatsapp bidezko mezu
baten bitartez bidaliko dira ondoko telefono
zenbakira: 669 991 448

5 Mikrokontakizunak bidaltzeko epea
2017ko apirilaren 24ko 00:0etik maiatzaren
7ko 23:59ra egongo da zabalik. Epe
horretatik kanpo ez da mezurik onartuko.

6 Honako sari hauek banatuko dira:
– 1. Saria: 200 €
– 1. Akzesita: 150 €
– 2. Akzesita: 150 €

7 Epaimahaia komunikazio, hizkuntza eta
literatura alorreko profesionalek osatuko
dute. Epaia apelaezina izango da,
eta epaimahaiak ebatziko du oinarrietan
agertzen ez den edozein gorabehera. Sariak
eman gabe ere gera litezke.

8 Epaimahaiak jasotako 20 mikrokontakizunik
onenak hautatu ditu, ondoren horien
artean sarituko diren 3 lanak aukeratzeko.
Sariak 2017ko maiatzaren 22an
Clara Campoamor zentro zibikoan egingo
den Sari Banaketa ekitaldian emango dira
jakitera.

9 Ez dute lehiaketan parte hartzerik izango
ez epaimahaikideek, ez zuzenean antolakuntzarekin
zerikusia duen inork.

10 Barakaldoko Udalaren Kultura Arloak lan
guztien jabetza bereganatuko du, baita
eurak erakutsi, berregin edo argitaratzeko
eskubidea ere. Lanak Udalaren kultur ondarea
bihurtuko dira eta ezin izango dira
salerosketa gai izan.

11 Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriak
oso-osoan onartzen direla esan nahi
du. Aurkezteko baldintzak betetzen ez dituzten
lanak atzera botako dira.

Informazio gehiago / Más información:
944 789 528
euskara@websurfer.es

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.