Marihuanari buruzko 7 bitxikeria

 

Hirugarren milurtekoaren lehenengo urte hauetan, asko aldatu da marihuanari buruzko jarrera.
Ipar Amerikako estatu batzuetan duela gutxi erabilera sendagarria legeztatzeak izan duen efektu mediatikoari esker, ahaztu egin dugu duela hamarkada askotatik hona munduko beste herrialde batzuetan marihuana legala dela, hala nola Holandan, Danimarkan edo Nepalen (nahiz eta Holandan kontraesan legalak dauden).

Gainera, landare hau aspalditik erabili izan du gizakiak, nahiz eta beti ez izan ezaugarri haluzinogenoak.

Marihuanaren bidaia luzea eta 7 bitxikeria…

  1. Landareak Himalaiako mendi-hegaletan eta haranetan du jatorria, eta duela 8.000 bat urte uste da hasi zirela erabiltzen.
  2. Txinatarrek Kristo aurreko 2.700. urtean kokatzen dute kanabisa, eta aparteko landare sendagarritzat daukate.
  3. Bob Marley eta reggae baino 3.200 urte lehenago, zeramikazko pipak egiten ziren Lalibela koban, eta proba kromatografoak egin ondoren, kanabisetik eratorritako substantzien hondakinak zeuzkatela frogatu zen.
  4. XX. mendearen hasierara arte, landare honek ez zuen inolako erru izpirik izan. Amerikan sartu zen eta handik mundu osora zabaldu zen. XVII. mendean Mundu Berriko kolonoek eta anglosaxoiek beraien arteko hartu-emanetarako erabili zuten.
  5. “Marihuana” izenaren jatorria ez dago batere argi (erro arabiarrak, espainiarrak, portugaldarrak, afrikarrak eta nahuatlak egotzi zaizkio).
  6. Noiz bilakatu zen ilegal? 1910 eta 1930. urteen artean
  7. Medikuntzan marihuanak beti izan ditu defendatzaileak hainbat gaixotasun sendatzeko gaiak dituelako.

Zalantzarik gabe, polemikoa da.

 

Fuente: supercurioso.com

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.