San Juan gaua eta jaiak Llanon, Arteagabeitian, Zuhatzun eta Desertun

 

Barakaldoko zortzi auzotan, gutxienez, udako solstizioa edo San Juan gaua ospatuko da ekainaren 23an. Aipamen berezia behar dute Arteagabeitia, Zuhatzu, Desertu eta Llano auzoek, San Juan jaiaz gain, hainbat jarduerarekin datozen jai nagusiak ere badituztelako ekainaren 26ra arte (igandea).  Gainera, Barakaldoko Udalak proposamen propioa egin du San Juan jaietako herri ekimenekin lehian, beraz, besteak beste, suzko zezenak eta piroteknia ere izango dira Anaien parkean. Santa Teresa plazan berriro izango dugu Ibarra-Kaldu taldearen akelarrea; Arrontegin ez dira jolasak faltako, ezta bezperako sua ere (aurten, ur-deposituen ondoko parkean egingo da); Gurutzetako Sortzez Garbia auzoan, musika, txokolatea eta buruhandiak egongo dira; San Bizenten berriz, San Juan bezperako suaz gain, ipuin-kontalaria ere izango dugu plazan.  Barakaldoko kultura eta aisia agendaren barruan, Errekatxoko interpretazio zentroko eguneroko jarduerak (astelehenetan izan ezik) eta hogei bat erakusketa ere badaude besteak beste.

 

Iturria: barakaldodigital

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.