BARAKALDO ANTZOKIKO UDAZKENEKO PROGRAMA

 

Barakaldo Antzokiak aurtengo udazkenerako prestatu duen proposamenak programazio propioko 24 ikuskizun ditu, eta horien artean, urriaren 7an Ainhoa Arteta sopranoaren gala lirikoa aipatu behar da, bai eta klasikoen antzerki-muntaiak ere, hala nola `Tartufo´, `Orlando´ eta `Maquiavelo printzea´.

Programazioko zerrendan musika da ugariena, 13 emankizun agertzen baitira, antzerki alorrean berriz, zortzi, eta dantzan hiru. Artetaren gala lirikoaz gain, Barakaldoko Musika Bandak lau kontzertu emango ditu eta El Arrebatoren flamenko eta pop musika ere izango dugu, udal antzokian bi egunetan segidan egongo den ikuskizun bakarra da hain zuzen.  Bestalde, Luar Na Lubre folk taldearen 30. urteurrenaren eta Oskarbi euskal taldearen 50. urteurrenaren emanaldiak izango ditugu, bai eta Ana Alcaideren disko berriaren aurkezpena ere, antzinako musika-tresnez. Musikalen alorrean, `Zarzuela on air´, `El conjuro de las brujas de Salem´ eta `Alarde de tonadilla´ agertzen dira programan. Antzerkiari dagokionez, azaroaren 4an, Virginia Woolf-en `Orlando´ obra estreinatuko da, Madrilgo Teatro Defondo konpainiaren eta Rebeca Sala antzezlearen eskutik. Euskadin ere baditugu estreinaldiak: Fernando Cayoren `Maquiavelo printzea´, `El orfanato´ eta `Ahora todo es noche´. Azaroaren 11n, Molière-ren `Tartufo´ obra antzeztuko du Alejandro Albarracin aktoreak (Amar es para siempre). Antzerki alorreko proposamenaren barruan, Oliver magoa eta Eva, `Play out´, BAI antzerki eskola eta La Rous Teatro konpainiaren `Hilos´ antzezlan saritua daude. Dantzazaleek hilabetero daukate emankizun bat, irailean izan ezik. Urrian, Cielo Raso konpainiaren `Tormenta´ egongo da, azaroan, La Veronal konpainiaren `Oskara´ sari aniztun obra, eta abenduan, Euskadin estreinatuko da Ana Ivanovaren Moskuko Ballet Klasikoaren `Errauskine´.

 

Iturria: Barakaldo Digital

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.