AGENDA BARAKALDO

 

Mardul-mardul dator Arteagabeitia-Zuhatzu auzoko asteburua, euskal-galiziar jaia dela eta.

Ostiral honetan, 18:00etan emango zaie hasiera jarduerei: haur-jolasak, goitibeherak, kamisetak tuneatzeko eta txalaparta jotzeko tailerrak, Euskadiko eta Galiziako inauteriei buruzko mintzaldia, Schola Cantorum  eta O Noso  Lar taldeen kontzertuak, Ceo do sil eta Hala Dzipok alaitutako kalejira eta Batek Daki taldearen gau erromeria.

Beste alde batetik: irailaren 27tik 30era, Rataplán haur-antzerki jaialdia, Herriko Plazan,:‘Las Polis’, arratseko 18:00etan; 19:00etan, berriz, ‘Juguete roto’. Arimaktore aretoan, ‘El navegante’ antzerki-lana. Bitartean,El Arrebato pop flamenkoaren  hotsak entzungo dira Barakaldo Antzokian.

Agendan, erakusketa ugari; eta tabernetan, berriz, kontzertuak: El Tubon, Crac talde punka,  Retro Kafén Laura Vázquez  eta   Edaskan.

 

Iturria: Barakaldo Digital

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.