REFLECTIONS

 

XX. urteurreneko oroipen-ekitaldiei amaiera bikaina emateko, ekitaldi handi bat aurkeztu nahi du Guggenheim Bilbao Museoak, ospakizuna hiritar guztiekin partekatzera bideratua. Reflectionsikuskizun ireki eta doakoa da, Bilboko Udaletxearen, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Iberdrolaren lankidetza jaso duena. Okasiorako propio diseinatua, eskala handiko mapping-proiekzioa daReflections, publikoari zentzumen-esperientzia paregabea sentiarazteko sortua.

“Zorizko kurbak argia atzemateko diseinatu dira”; hala azaldu zuen Frank Gehryk berak Guggenheim Bilbao Museoaren eraikinari buruz.

Urriaren 11tik 14era bitartean, Frank Gehryren eraikin ikonikoa esku-hartze artistiko erraldoi bilakatuko da, 59 Productions konpainiako bideosortzaileei esker. Titanioaren forma organikoak eta Museoaren beirazko Atrio liraina baliatuko dira mihise gisa, berariaz sortutako jatorrizko musika duen ikus-entzunezko ikuskizun honetarako. Urriaren 11, 12, 13 eta 14an antolatuko diren 28 emanaldietan 200.000 pertsona baino gehiagok ikusi ahal izango dute ikuskizuna dohainik.

Saio bakoitzak 20 minutu inguruko iraupena izango du eta bertan Bilboko historiaren eta sormenaren bi hamarkada izango dira aztergai. Historia aberats horretan inspirazioa hartuta, eta Gehryren diseinu ameslarian eta arkitektoak argian, testuran eta mugimenduan erakutsitako interes jarraituan oinarrituta, proiekzioek eraldatu egingo dute obra arkitektonikoa, argizko eta kolorezko ospakizun bat gorpuztuz, hiritarrentzako eta Bilbora datozenentzat ezin galduzko ikuskizuna izango dena.

Datak: 2017ko urriak 11, 12, 13 eta 14
Ordutegia: 20:30–23:00
Publikoaren kokalekua: Unibertsitateen etorbidea eta inguruak
Iraupena: 20 minutuko saioak. Ondoz ondoko 7 saio egun bakoitzean.
Sarrera: librea eta doakoa

 

Iturria: guggenheim-bilbao.eus

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.