Whatsapparen erabilera egokirako 10 gomendio

whatssapp ojos

 

1. Ez gaitzinterpretatu, ez eztabaidatu. Mami gutxiko elkarrizketak.

Aski da galdera hau egitearekin: aurrean balego gauza bera esango nioke?

 

 

2. Neurrizko konexio kopurua

Sakelakotik zintzilik gaudela, etengabe begiratzen diogula, begiratzeari uzteak antsietatea eragiten digula eta minutu bat ere ez gaudela harengandik urrun konturatzen garenean, pentsatzekoa da menpeko bihurtu gaituela.

 

whatsapp conversa

3. Waxapa, besteekin aurrez aurre dihardugunean

Telefonoari hotsa kentzea komeni da elkarrizketak arretaz jarraitzeko eta hurkoari hori sentiarazteko.

 

 

 

4. “Linean”

• “linean” egoerak adierazten du waxapa zabalik dagoela, eta, aplikazioa, Internetera konektatuta. Horrek ez du esan nahi, ordea, inork txateko mezuak irakurri dituenik.

• “azken aldia linean” egoerak waxapera norbait konektatu den azken aldia adierazten du.

• Aholkua Ajustes>ajustes de chat>avanzado> “última hora en línea” desgaitu, eta bizi zaitez ezjakintasun leun batean: askozaz ere zoriontsuagoa izango zara azkenekoz linean noiz egon den jakin gabe.

 

cuerpo-whatsapp-android-conex-new

 

5. Gure egoerez jabetu… adi! mozkortu aurretik

Substantziaren baten eraginpean gaudenean, hobe dugu waxapa urrun edukitzea, hurrengo goizean ez gaitezen damu aurreko gaueko gaizki-esanez. Izugarria bada mozkorra, hobe dugu sakelakoa itzaltzea, batez ere, bikotekidearekin nahiz hurbileko norbaitekin gatazkaren bat baldin badugu.

 

 

6. Taldeak mugatu

Erabilera moteltzen ahalegindu behar dugu. Bidali aurretik, mezua egokia ala grupos whatappgehiegizkoa den begiratu. Norbaiti zeozer esan nahi badiogu, hobe dugu taldetik irten, eta zuzenean esatea.

  • Aholkua: zeure pazientziaren araberako maila aukeratu: Chat de grupo>info>silencio>

 

 

7. Berehala heldu arren, ez dago berehala erantzun beharrik

Mezuak azkar heltzen direla jakiteak erantzuna berehala jaso nahi izatera eraman gaitzake.

doble check

 

 

 

 

8. Ordutegiak aintzat hartzea

Mezua bidaltzerakoan, hurkoaren atsedenaldiak aintzat hartzea komeni da, goizegi ala beranduegi izan baitaiteke.

whatsap despierto-durmiendo

9. Noiz bihurtu gara menpeko?

• Waxapa geroz eta gehiago begiratu beharra dugunean asebeteta egoteko.

• Aplikaziora gero eta gehiagotan sartzen garenean, edo aldez aurretik erabakitakoa baino denbora luzeagoz jarduten dugunean.

• Hura erabiltzeak bestelako jarduera ludiko, profesional edo sozialei eman beharreko denbora urritzen duenean.

• Antsietate edo egonezin sintomak edo pentsamendu obsesiboak gertatu, eta lasaitzeko modu bakarra gailuari etengabe begiratzea denean.

• Behin eta berriro saiatu arren, jokabidea aldatzea lortzen ez denean.

 

whats adicion

 

 

10. Berehalako mezularitza eta gizarte fobia

Hasiera batean, gainontzekoekiko komunikazioan abantaila izan daitekeena “kaiola birtual” bihur daiteke, bai eta traba ere, norbanakoak bere gizarte trebetasunak testuinguru errealean garatzeko.

 

 

Iturria: Ignacio Calvo. Psicólogo Colegiado M-17.577

x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.