Nola gainditu erosketarekiko menpekotasuna

1. Adikzioa onartu. Erosteko adikzioa gainditzeko lehenengo pausoa zerbait txarto dagoela eta aldatu behar dugula onartzea izango da. Horregatik, psikologo batekin kontsultatzea gomendatzen dugu, adikzioari aurre egiteko tratamendu egokia hasi ahal izateko. Askotan, adikzioaren atzean antsietate eta depresio egoerak daude.

 

 

2. Gure sentimenduak partekatu. Hitz egin gaiaz zure senitarte eta lagun minekin, esaiezu zer gertatzen zaizun, bai eta haien laguntza behar duzula ere adikzioa gainditu ahal izateko. Garrantzitsua da zure inguruko jendeak zer gertatzen zaizun jakitea.

apoyo

 

ropa

 

3. Erositako gauzak erregistratu. Egin ezazu erosi dituzun objektu guztien zerrenda zure adikzioaz jabetu ahal izateko. Zerrendak beharrezkoak ez dituzun objektu kopuruaz jabetzeko bide emango dizu, bai eta egoeraren ondorioak ekiditeko edo murrizteko ere.

 

 

 

4. Baztertu kreditu-txartel guztiak. Horrela, zerbait erosteko aukera gutxiago izango duzu. Saia zaitez esku dirua bakarrik erabiltzen.

 

no tarjeta

 

5. Kontrolatu zure ekonomia. Egin ezazu benetan behar dituzun gauzen zerrenda, sartu hileko gastu guztiak, eta gainerakoa, erabili zure erosketak egiteko. Apurka-apurka, borondateaz, behar ez dituzun gauzak erostea saihestuko duzu.

 

lista gastos

 

6. Planifikatu. Hautatu zein egunetan joango zaren erosketak egitera, eta erabaki zenbat gastatuko duzun. Ahalegindu gehienez astean bitan egiten. Aldez aurretik erabaki zein dendetara joango zaren eta ahal dela ez zaitez merkataritza gunera joan, hortik urruti dauden saltokietara baizik.

 

7. Jolas-jarduerak. Erosketak egin beharrean, ahalegindu jolas-jarduerak egiten, hala nola kirola, lagunekin joan eta ondo pasatzen, edota plazera eragiten dizun beste jardueraren bat.

 

8. Jabetu zaitez zeure ahulaldiez. Ikasi bereizten noiz zabiltzan erosteko beharrari eutsiezinik eta noiz egiten duzun inertziaz. Garrantzitsua da egoera horiek bereiztea kontrolatu ahal izateko.

cuerda

Iturria: Salud

x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.