Pilula hilgarria, Euskadin

Kopuru txikitan kontsumitzea arriskutsua izan daitekeela adierazi du Ertzaintzak, hilgarria gerta baitaiteke.  Joan den martxoan, Santurtziko Udaltzaingoak konfiskatu zuen lehenengo aldiz Euskal Herrian substantzia estupefaziente hori.

Orain dela hilabete batzuk piztu ziren alarmak, bai eta areagotu ere Lezon 34 urteko gizonezko bat hil eta gero. Hilgarria izan daiteke S markaren karietara herri-mailan ‘Superman’  izenez ezagutzen den PMMA , baita kopuru txikietan ere.  “Eta, berriz ere etorri da Euskadiko kaleetara” esan du Ertzaintzak, Zestoan sei pilula atzeman ondoren.

Gainera, joan den abuztuaren 15ean,  Zestoako taberna batean droga kontsumitzen  ari zen gizon bat identifikatu zuen Ertzaintzaren patruila batek.  Sei PMMA pilula atzeman zizkioten, bai eta marihuana koxkor bat ere. Halatan, Hiri Segurtasunari buruzko Legea ustez hausteagatik salatu zuten haren jabea. Bi substantzia ilegal horiek zirela  berretsi zuten, ondoren, Polizia Zientifikoko laborategiek.

Estasia baino arriskutsuagoak pastillas

Gaindosia jasateko arriskuan dira “estasia” hartzen ari direlako ustean azaldutako pilulak kontsumitzen dituztenek, PMMAk motelago eragiten baitu.   Hori dela eta, beste ondorio batzuen artean, hipertermia gerta daiteke, eta, txarrenean, baita heriotza ere, zehaztu du Segurtasun Sailak.  Hiru komunikatu kaleratu ditu Euskal Poliziak apiriletik hona, substantzia hori kontsumitzearen ondorio kaltegarriak azalduz.

 

 

Iturria: El Correo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.