Tatuajeak eta piercingak infekzio-iturri izan daitezke, batez ere ez badira egiten legeak ezarritako baldintza higieniko-sanitarioetan, eta erabili eta botatzeko materialik ez bada erabiltzen. Adituen arabera, praktika horiek arrisku-talde bat sortu dute, datorren urteetan hepatitis C daukatenen kopurua igo dezakeena. Kasu famatua Pamela Anderson aktorearena izan zen, 2001. urtean diagnostikoa jaso zuena. Orduan, jakin zen bere senar ohiak, Tommy Leek, Motley Crue taldeko bateria-jotzaileak, tatuaje bat egitean sortu zitzaion gaixotasuna kutsatu ziola Pamelari.
Adituen arabera, kutsatutako pertsonaren profila ez da asko aldatu azken urteotan. Gehiengoa 50-60 urte bitartean dago, eta gaixotasuna hartu zuen transfusioen eta ebakuntza kirurgikoen bidez 1990. urtea baino lehen, hepatitisaren birusa aurkitu zenean eta derrigorrezkoa zenean odol osoa aztertzea. Infekzioak asko murriztu dira bide parenteralaren bidezko drogen erabiltzaileen artean. ¨ Gaur, berririk ez dago asko, ospitaleko istripuak izan ezik, eta arraroak dira babesik gabeko sexu bidezko kontaktuagatik, zeren eta beharrezkoa baita hemorragia egotea uzkiko koitoengatiko mukosetan¨, ziurtatu du Planasek.
Iturria: www.elperiodico.com