Eskopolamina lapurretan eta bortxaketetan hedatzen da, ¨sumisio kimikoz¨, baina zaila da antzematen eta ia daturik ez dago.
Ez da hiriko legenda bat edarian emakume bati botatzen dioten drogarena, ondoren bera bortxatzeko, eta dagoeneko egun betean intoxikatutako adinekoetara heldu da. kutxazainetik eta etxetik diru guztia ateratzen diete. Ospitale espainiarren larrialdiko zerbitzuetan holako kasuez eta ´burundanga´ hitzaz ohitu dira. Eskopolaminaren hitz herrikoia da, borondatea kentzen duen eta desinhibitzea eta amnesia sortzen duen substantzia da. Nagusiena da, nahiz eta beste batzuk egon, eta bere erabilera gora doa Interneten erraz lortzen delako, prezio baxuan. Kasu batzuetan landareak dira. Haziak lorezaintzako atarietan saltzen dira. Antzeman gabe hartzen da, edarietan ezkutatuta, edo arnasten da, aurpegira putz eginez. Biktimek gero ez dute ezer gogoratzen. ¨Sumisio kimikoa¨ deitzen da.
Iturria: El País