Adituek ohartarazten dute droga berriak eta beste mendekotasun-sortzaileko jarrerak agertuko direla.
Europako nerabeek, 15 eta 16 urte bitartekoek, geroz eta gutxiago erretzen eta edaten dute, baina adituek ohartarazten dute droga berriak eta beste mendekotasun-sortzaileko jarrerak agertzen ari direla. Holakoak kezkagarriak dira adingabeen artean, hala nola, Interneteko kontrolik gabeko erabilera, zehazki, jokoa handitzea, bereziki, on line bidezkoa. Droga eta Droga-mendekotasunaren Europako Behatokiak, Lisboan egoitza duenak, atzo argitaratutako txostenaren ondorio nagusiak horiek dira. Ondorio horien arabera, nerabeek uste dute substantzia psikoaktibo berriak bestelako drogak baino erakargarriagoak direla.
Iturria: Deia