Iaz suizidioan bukatu zuten eskola-jazarpeneko kasuen ondoren, eta jazarpenak ikasleen % 4ari eragiten dion arazoa denez, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak biktimek edo lekukoek salatzeko bidea izateko telefono-zenbakia martxan jartzea erabaki zuten.
Azaroaren 1etik aurrera, ikastetxean edo ikastetxetik kanpoko jazarpen edo tratu txarreko kasurik salatu nahi duen edonork 900 018 018 telefonora deituz egin dezake, deiak ez baitu aztarnarik uzten fakturan.
Telefonoa ikasleen, irakasleen eta gurasoen esku dago. 24 orduz funtzionatuko du urteko 365 egunetan eta doakoa eta anonimoa izango da, zeren eta pribatutasunak biktimarentzako balio garrantzitsua da.
Telefono horren atzean psikologoak, abokatuak, soziologoak eta gizarte langileak daude.
Interneten, bat- bateko mezuen edo sare sozialen bidezko ziberjazarpeneko kasuak artatzen jardungo duten adituak ere egongo dira.
Laguntza telefonikoaren ostean, kasu partikularrak hezkuntza ikuskaritzara, osasun langileengana, Ministerio Fiskalera edo Estatuko Segurtasun-Indarretara bideratuko dira.
Hezkuntza Ministerioak, halaber, ¨Atencion de casos de acoso escolar y malos tratos en el ámbito de los centros docentes del sistema educativo español¨ txostena sortu du, kontsultak eta laguntza-eskaerak kudeatzeko, eskola-jazarpenaren inguruan, telefono berriaren bidez, posta bidez, faxez eta Hezkuntza Ministerioan argitaratutako inprimakien bidez.
Iturria: Chaval.es