IKASKETA GELAK URTE OSOAN ZABALIK

Liburutegi nagusiko (Antonio Trueba parkea) ikasketa gelak egunero ia-ia hutsik badaude ere, astelehenetik larunbatera, eta goizez eta arratsaldez daude zabalik. Geletan ez dago libururik, baina mahai handiak daude, eta wifia ere bai. Aurtengo abuztuan, gelak goizez eta arratsaldez, larunbatak barne,  egon dira  zabalik.  Eta horrela eutsiko diogu, “urte osoan” erabili egiten direlako. Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 21:00etara daude zabalik, larunbatetan berriz, 30 minutu beranduago zabaltzen dira, 9:00etan. Liburutegi nagusian dauden bi ikasketa geletan, 107 lagun sar daitezke.  Azterketa-garaian, igandeetan ere zabaltzen dira, iaz apirilaren amaieratik uztailaren hasierara zabaldu ziren. Horrelako garaietan, Udalak lehengo Meatze injinerutza teknikoko unibertsitate eskolan (Beurko) zenbait gela ere zabaltzen ditu.

Iturria: Barakaldo Digital

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.