Abuztu osoan, eta irailean (13ra arte), martxak automatikoki aldatzen dituzten bizikletak doan erabiltzeko aukera eskaintzen du Barakaldok. Udalaren bizikletak mailegatzeko zerbitzuak ehun bat bizikleta ditu interesatuen eskura.
Zer behar da?
Nahikoa da mailegu-guneetara joatea eta inprimakia betetzea. Nortasun-agiria beharrezkoa da. 16 urtetik beherakoek nagusi baten baimena behar dute.
Zenbat denboraz erabil daiteke bizikleta?
Gehienez lau orduz.
Non jaso daiteke bizikleta?
Asteko egun guztietan, horretarako postu bat dago Herriko Plazan, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Gainera, Gurutzetako Kultur Etxean ere badago zerbitzua, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara. Asteburuetan berriz, Lasesarreko kiroldegian ere ematen da, 10:00etatik 20:00etara.
Material osagarriak ere mailegatzen dira?
Bai. Postuetan daude kaskoak eta umeentzako aulkiak.
Desgaitasunen bat duten pertsonek erabil dezakete?
Bai, badago bizikleta egokitu bat. Aldez aurretik egin behar da eskaera.
Iturria: Barakaldo Digital