`BIC Bizkaia Ezkerraldea´ enpresak garatzeko zentroak azaroaren 18an eta 19an argazkilaritzako profesionalei eta zaletuei zuzendutako zenbait hitzaldi, tailer eta erakusketa antolatu ditu. Fotopop Events izeneko ekimena da eta Fotopop enpresak antolatu du. Sarrerak 50 euroko prezioa du. Jarduera planaren barruan honako hauek daude: bost hitzaldi, lau tailer, material fotografikoa ikusgai jartzeko postuak, ikustaldi saio bat, erakusketa bat eta gaueko jaia. Hizlarien artean, ondorengo hauek daude: Estela de Castro, Antonio Aragón, Rubén H. Bermúdez, Ana Zaragoza, Iñaki Izquierdo eta Roberto Villalón.
Iturria: Barakaldo Digital