Datorren astelehenean, azaroak 20, zabalduko da Gurutzetako Kultur Etxeak antolatzen duen Amodiozko Gutunen 23. ediziorako gutun originalak jasotzeko epea. Lehiaketan 1.575 euro banatuko dira sarietan. Gutunak urtarrilaren 20ra arte aurkez daitezke. Gehienez bi folio erabili ahal izango dira eta “maitasunari buruzko testu originala eta benetakoa izan beharko da, baina kursi, topiko eta hotza izan gabe” Udalak adierazi duenez. Lehiaketan 18tik gorako guztiek har dezakete parte nahi beste gutun bidaliz, bai gaztelaniaz, bai euskaraz. Gutun originalak kultur etxera bidali beharko dira (Balejo kalea 4 – 48903 Barakaldo). Sari-banaketa 2018ko otsailaren 17ko 19:00etan egingo da.
Iturria: Barakaldo Digital