Ibarra-Kaldu Jaialdia

 

Barakaldoko Bagatza auzoko Ibarra-Kaldu dantza taldeak folklore jaialdia ospatuko du azaroaren 24tik abenduaren 22ra.  Aurten, jaialdiaren 21. urteurrenean,  Cuenca eta Malagako taldeez gain, Kale Dor Kaliko izeneko ijitoen elkarteak ere parte hartuko du.  Andaluziako Alhaurin de la Torre herritik Solera taldea dator, eta Cuencatik, Puebla del Aljibe taldea. Jaialdiaren barne, azaroaren 24an egingo den bertso afariaz gain, abenduaren 4tik 11ra argazki-erakusketa egongo da, eta abenduaren 1ean, euskal folkloreari buruzko hitzaldi bat ere emango du Patxi Labordak. Ohi bezala, Barakaldo Antzokia da agerraldien agerlekua (sarrera doan):  hilaren 8an, musika-entzunaldia, Iratxe Mugire kantautore barakaldarrarekin, eta hilaren 9an, dantza ikuskizuna.

 

Iturria: Barakaldo Digital

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.