Laguntalde bat larunbat arratsaldean geratu da LONJAN GAUERAKO TOPAORDUA antolatzeko. Supermerkatura joatea erabaki dute EDARIAK ETA JATEKO ZERBAIT EROSTEKO.
Dendara heldu direnean, erosi nahi dituzten edari, patata, oliba… markak direla eta, eztabaidatzen hasi dira. Batzuen ustez, EDOZEIN MARKA ONDO DAGO, baina beste batzuek MARKA JAKINA nahiago dute aldea oso nabaria delako.
Eztabaidatzen minutu batzuk eman ondoren, marka jakin barik, produktu horiek ezberdintzeko gai izango ote diren zalantza sortu zaie.
Eztabaidaren ondorioz, BAKOITZAK DARAMAN ARROPAren inguruko eztabaida abiarazi dute, ZERGATIK DARAMAN, askatasunez aukeratu duen edo iragarkiek bultzaturik erosi duen arropa-marka hori. Taldeko batek pozik dagoela dio, bere KIROLETAKO ZAPATILAK KIROLARI OSPETSU BATEN BEZALAKOAK direlako, baina askoz merkeagoak. Hala ere, oraindik OSO GARESTIAK direla erantzun diote. Ondoren, asmoa BESTEAK BEZALA JANZTEA den edota markako produktuetan HAINBESTE DIRU GASTATZEA beharrezkoa den eztabaidatu dute.
Inoiz pentsatu dugu ZERGATIK DUGUN GUSTUKO ZAPATILA-MARKA jakin bat?, ASKATASUNEZ erabakitzen dugu zer erosi ala publizitateak bultzatzen gaitu zerbait erostera eta kopuru bat ordaintzera?, MODARI JARRAITZEN DIOGU ala modaren morroi bihurtu gara? Irudi jakin bat izan behar dugu TALDE BATEKO KIDE IZATEKO? GURE IRUDIAK ONDO SENTIARAZTEKO balio digu?