Jakin badakizu sexualitatea adierazteko modu ezberdinak daudela, bai eta gaiaren inguruko zalantza ugari ditugula ere guztiok. Erantzunik gabeko galdera asko, horregatik, zalantza batzuk argituko dituen informazioa ematen dizugu atal honetan.
Telebistari, Interneti, aldizkariei eta kontatu digutenari esker, sexuaren inguruko ideia batzuk dauzkagu; nolako sexualitatea izan behar dugun imajinatu dugu, baita nola garatu ere. Sexualitate eredu bera egin dugu mundu osoarentzat.
Hala ere, inork ez du sexualitatea era berean bizitzen, horregatik ezin da eredu bakarra ezarri. Sexualitatea egunaren eta unearen arabera ez ezik, pertsonaren arabera ere aldatzen da. Sexuan ez dago formula magikorik, zure lagunaren eskarmentuak, beharbada, zuri ez dizu balioko, bera eta zu desberdinak zaretelako.
Gazteei sexu-arreta emateko zerbitzuak:
“Azaltzen” 673874485
Asteburuan zehar (ostiralak, larunbatak eta igandeak 18:00etatik 22:00etara)
Telefonoa eta whatsapp bidezko kontsultak egin daitezke
“Eskola osasuna San Bizente” 946007946
Astean zehar (urritik-maiatzera 13:00-16:30etara; ekainatik-irailara 8:30etatik-14:30etara):
Posta elektronikoaren bidezko kontsultak egin daitezke: SALUDESCOLAR.CSSANVICENTE@osakidetza.eus