Sexu-transmisiozko gaixotasunak

Zer dira sexu-transmisiozko gaixotasunak (STG)?

 

  • Sexu-harremanetan (bagina, uzki edo aho bidezkoetan) edota ukimenaren bidez transmititzen diren infekzioak dira.
  • Batez ere, organo genitaletako muki-mintzetan hazten diren bakterio, birus, onddo edo parasitoek eragiten dituzte.

 

STG GEHIENEK PREBENTZIO ETA TRATAMENDU ERRAZA DUTE

 

  • Horietako batzuek ondorio larriak izan ditzakete egoki tratatu ezik.
  • Preserbatiboa eraginkorra da STG gehienak prebenitzeko, nahiz eta kasu batzuetan ez dituen guztiz ezabatzen kutsatzeko aukerak.
  • Preserbatiboak estaltzen duen eremua baino ez du babesten, eta kasu batzuetan (herpesa, giza papilomaren birusa, etab.) lesioa eremu horretatik kanpo kokatzen da.

 

 

Nork izan dezake sexu-transmisiozko gaixotasunen bat (STG)?

 

SEXUALKI AKTIBOA DEN EDONORK IZAN DEZAKE

 

 

Nola jakin dezaket sexu-transmisiozko gaixotasunen bat (STG) daukadan?

  • STG bat daukazun jakiteko modu bakarra medikuarengana joatea da, eta horretarako dauden probak egitea.

Horietako infekzio askok ez du ageriko sintomarik.

 

 

Zer da sifilia?

 

  • Bakterio batek eragindako sexu-transmisiozko infekzioa da; hainbat motatako sintomak izan ditzake denbora luzean zehar.
  • Hasieran, minik ematen ez duen ultzera bat agertzen da kontaktua izan den tokian (genitalak, ahoa edo uzkia), eta, zenbaitetan, ez da begi hutsez bereizten.
  • Antibiotikoekin sendatzen da.

 

sifilis3

Zer da gonorrea?

 

  • Bakterio batek eragindako sexu-transmisiozko infekzioa da.
  • Honako hauek dira sintomarik ohikoenak: baginako jarioa handitzea, jariakinak zakilean edo erredura sentsasioa txiza egitean. Inolako sintomarik ez hautematea ere gerta liteke.
  • Sexu-harremanetan transmititzen da (bagina, uzki edo ahokoak); horregatik, genitaletan ez ezik, ondestean eta eztarrian ere ager daiteke.
  • Antibiotikoekin sendatzen da.

gonorrea

 

Zer da klamidia?

 

  • Bakterio batek eragindako sexu-transmisiozko infekzioa da.
  • Gonorrearen antzeko sintomak ditu eta hau ere bagina, uzki edo aho bidezko sexu-harremanetan transmititzen da.
  • Kasuen erdietan baino gehiagotan, ez du sintomarik sortzen.
  • Antibiotikoekin tratatzen da.

 

clamidia

 

Zer da herpes genitala?

 

 

  • Birus batek sortzen du eta babatxo minberak eragiten ditu; bagina, uzki eta aho bidezko sexu-harremanetan eta lesioa duen azala ukitzean transmititzen da.
  • Ez dago herpesa guztiz sendatzen duen tratamendurik, baina birusaren kontrako botikak erabiltzen dira agerraldien intentsitatea moteltzeko.

herpes

 

Zer da giza papilomaren birusa?

 

  • Birus bat da, eta izenak dioen bezala, garatxoak sorrarazten ditu barruko eta/edo kanpoko genitaletan eta uzkiaren inguruan.
  • Bagina, uzki eta aho bidezko sexu-harremanetan eta lesioa duen azala ukitzean transmititzen da.
  • Infekzio gehienek ez dute sintomarik eta berez desagertzen dira, baina kasu bakar batzuetan, umetoki-lepoko minbizia eragin dezake.
  • Gaur egun, kasu gehienetan, minbizi mota hori prebenitzeko txertoa erabiltzen da. Txertoen egutegian onartua dago.

 

papiloma

Iturria: Gobierno Vasco

x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.