Ausazko jokoak

Jokoarekin entretenitu eta dibertitu egiten gara, harremanak egiten ikasten dugu, gure sormena garatzen dugu eta sentitzen duguna azaltzen ikasten dugu. Zenbaitetan, jokoak emozio gehiago izan dezan, hainbat elementu sartzen ditugu; esate baterako, apustua, patua eta arriskua. Halako joko-motak ausazko joko izendatzen dira.

 

 

perros poker

 

AUSAZKO JOKOAK ETA GAZTEAK

Gaur egun oso zabala da jokorako eskaintza. Gustu guztietarako jokoak daude. Makina txanponjaleak, kirol-apustuak, loteriak, kasinoak eta pokerra dira gazteei erakargarrien zaizkien jokoak.

 

Honatx jokoarekiko erakargarritasun hori izateko zenbait arrazoi:

Dirua errez irabazteabilletes

Helduago sentitzea. Ausazko jokoak helduei zuzendutako jokoak dira. Legeak ez du baimentzen adinez txikikoak halako jokoetan ibil daitezen.

Jakin-mina. Orokorki, interesa eta jakin-mina izaten dugu ezezaguna zaigunaren aurrean.

Emozio berriak izateko eta ezohiko zerbait egiteko asmoa. Zenbait mutikori ez zaie erakargarri suertatzen alkoholaren edo bestelako substantzien kontsumoa. Horregatik, drogaren munduarekin zerikusirik ez duten bestelako gauza batzuk probatu nahi dituzte.

consumismo

 

 

Kontsumismoa… publizitateak bultzatzen gaitu gustatzen zaigun guztian dirua xahutzeko: jokoa, arropa, musika, irteerak…

 

 

JOKOAREKIKO PENTSAMENDUAK….dados saltando

“Jokoaren emozioak liluratu egiten nau”

“Badakit sari handi batek nire arazo guztiak konponduko lituzkeela”

“Irabazten dudanean garrantzitsua sentitzen naiz. Atsegin dut nire familia

eta lagunak gonbidatzea”

“Sistema segurua dut. Denborarekin badakit berriz irabaziko dudala”

“Nire arazoak eta samina une batez ahazten laguntzen dit”

“Bizitza honetan niretzat egiten ditudan gauzetako bat da. Jokatzen dudanean,

nirea da kontrola”

“Nire lagun guztiek jokatzen dute ausazko jokoetan”

 

KONTUZ PENTSAMENDU HORIEKIN!! KONTURATU GABE JOKOAREN MENDERA ERORI AHAL ZARA…

 

Iturria: Asociación alavesa de jugadores en rehabilitación

 

KONTUZ!!! ADI EGON

aviso

– Azkenaldian diru asko xahutzen ari zara online bidezko apustuetan, bai eta pokerrean ere.
– Gurasoei, amamari edo neba-arrebei dirua hartzen diezu ezkutuan.
– Gezurra esan behar duzu ez esateko apustuak egiten eta pokerrean jokatzen orduak ematen dituzula gauerdira arte.
– Zure betiko lagunekiko harremana hoztu egin da eta gustuko izan dituzun jarduera batzuk albo batera utzi dituzu (futbola, dantza, antzerkia…).
– Antsietate eta urduritasun sintomak dituzu, umore aldaketa, ez duzu ondo lo egiten…
– Familiarekiko harremana ez da lehengoa…

 

… horrek jokoarekin arazoak izaten hasita zaudela adieraz dezake.

Kontaiozu konfiantzazko norbaiti edo eskatu laguntza!

 

Iturria: Guía de buenas prácticas del uso de las Tecnologías de la Información y del juego online.

 

 

JOKOAN JARDUNGO BADUZU…

 

  1. Gogora ezazu jokoan modu arduratsuan eta ondo pasatzen diharduen jendea egon arren, jokatzeko modua kontrolatu ezin duena ere badagoela. Horrela jokatzen dutenak arriskuan daude edo jokoarekiko mendekotasunean eror daitezke.
  2. Jokoan jardungo baduzu, ondo pasatzeko izan dadila. Ez jokatu irabazteko xedez, inoiz ere ezin baitituzu ziurtatu amestutako emaitzak.
  3. Zure arazoak konpontzeko jokatzen baduzu, beharbada tartetxo batez ahaztuko dituzu, baina hor jarraituko dute.
  4. Jokoan hasi aurretik, erabaki zenbat denbora emango duzun, bai eta zenbat diru inbertituko duzun ere. Jokoa ez dadila beste jarduera garrantzitsu batzuk egiteko oztopo izan. Ez ezazu beste gauza batzuetarako behar duzun dirua gastatu!!!
  5. Jokoa ez dadila zure erantzukizunak betetzeko oztopo izan.
  6. Galdetu zeure buruari zenbat jokatzen ari zaren eta tartekatu jokoa eta ondo sentiarazten zaituzten beste jarduera batzuk. Ondo pasatzeko modu asko daude.

 

ZEUK MENDERATU JOKOA! EZ UTZI JOKOAK MENDERA ZAITZAN!  

 

Iturria: Adaptación del Decálogo del Juego Responsable elaborado por la Mesa del Juego Responsable.

 

x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.