Labur esanda…
Gauza bat argi dago: onartu eta maitatu behar dugu daukagun gorputza, ondo sentitzeko, bai geure buruarekin, bai ondokoekin.
2 metodo daude:
1. metodoa: Gorputz bikaina edukitzen ahalegintzea. Irteerarik ez duen gurpil zoroan sartzea. Zenbat eta barrurago, orduan eta txarrago: pisua ez bada, ipurdia da, edo ilea, edo arropa…
Buruan gorputza besterik ez badaukagu, ez dugu beste gauza batzuetan pentsatuko. Eduki behar diren beste bertute batzuk ere ahaztu egingo ditugu eta.
EZ DIZUGU METODO HAU GOMENDATZEN
2. metodoa: Alternatiba… galdera bat egin ezazu… zure alderik indartsuena gorputza duzu?… erantzuna ezezkoa bada, ongi etorri jende normalak osatzen duen taldera, %90aren barruan zaude. Zeintzuk dira zure kualitaterik onenak? Erakutsi!!
METODO GOMENDARRIA