- Ziberbullying-a
Inor iraindu edo laidotu duzu sare sozialen bitartez?
Garrantzirik ez duen zerbait dela uste baduzu ere,
delitu penala izan daiteke, hortaz,
KONTUZ sare sozialen bitartez bidaltzen dituzun mezuekin.
- Grooming-a
Inoiz jardun duzu ezezagunen batekin eta benetako adina esaten ez duela konturatu zara? Zure helbidea edo argazkiren bat eskatu dizu?
Adin nagusiko norbaitek, beste baten itxura eginez, sexu-xedeetarako zure konfiantza lortu nahi duenean gertatzen da grooming-a.
- Sexting-a
Inoiz bidali dizkiozu argazki lizunak lagunen bati edo zure bikotekideari?
Sakatu hemen eta gerta dakizukeen ondorioetako bat ikusteko aukera izango duzu.
Jakin ezazu ilegala dela edukitzea, haurren pornografia egiten ari zarela ulertzen baita. Telefono mugikorrean badaukazu, ez da ezer gertatuko beharbada, baina norbaiti bidaltzen diozunean edo lapurtu egiten badizute, jasotzailea delitugile bihurtzen da adinez nagusia bada.
- Gehiegizko erabilera
Mugikorrari begira zaude une oro? Zerbait egiteari uzten diozu konektatuta egoteagatik? Ikasketetan lehen baino `gutxiegi´ gehiago daukazu?
Beharbada normala irudituko zaizu, baina konturatu barik, gauza piloa galtzen ari zara. Oso ondo dago egunean egotea, baina egon adi mendekotasuna sortzen du eta.