Abuztu osoan, eta irailean (13ra arte), martxak automatikoki aldatzen dituzten bizikletak doan erabiltzeko aukera eskaintzen du Barakaldok. Udalaren bizikletak mailegatzeko zerbitzuak ehun bat bizikleta ditu interesatuen eskura. Zer behar da? Nahikoa da mailegu-guneetara joatea eta inprimakia betetzea. Nortasun-agiria beharrezkoa da. 16 urtetik beherakoek nagusi baten baimena behar dute. Zenbat denboraz erabil daiteke bizikleta? Gehienez lau […]