Hilabetean behin, ostiraletan, Guggenheim Bilbao Museoan musika eta artea elkartzen dituen gaueko programa eskaintzen dizugu, Fever klubaren laguntzarekin taxutua. Ostiral honetan, urriaren 20an, 22:00etatik 01:00etara bisitatu itzazu erakusketak Atrioan izango diren DJ nazional eta nazioarteko onenen musika entzuten duzun bitartean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea. Iturria: www.guggenheim-bilbao.eus
Browsing Tag: bilbao
REFLECTIONS
XX. urteurreneko oroipen-ekitaldiei amaiera bikaina emateko, ekitaldi handi bat aurkeztu nahi du Guggenheim Bilbao Museoak, ospakizuna hiritar guztiekin partekatzera bideratua. Reflectionsikuskizun ireki eta doakoa da, Bilboko Udaletxearen, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Iberdrolaren lankidetza jaso duena. Okasiorako propio diseinatua, eskala handiko mapping-proiekzioa daReflections, publikoari zentzumen-esperientzia paregabea sentiarazteko sortua.
Bilboko Gau Zuriaren egitaraua
31 ekitaldi eskainiko dituzte ekainaren 17tik 18rako gauean, Bilboren 717. urteurrena ospatzeko. Hurrengo Gau Zuriaren egitaraua, ekainaren 17ko 20:30etik hurrengo eguneko 02:30era egingo dituzte ospakizunak ezagutzeko, sakatu ondorengo loturan.