Browsing Tag: guggenheim

ART AFTER DARK

  Hilabetean behin, ostiraletan, Guggenheim Bilbao Museoan musika eta artea elkartzen dituen gaueko programa eskaintzen dizugu, Fever klubaren laguntzarekin taxutua. Ostiral honetan, urriaren 20an, 22:00etatik 01:00etara bisitatu itzazu erakusketak Atrioan izango diren DJ nazional eta nazioarteko onenen musika entzuten duzun bitartean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea. Iturria:  www.guggenheim-bilbao.eus

REFLECTIONS

  XX. urteurreneko oroipen-ekitaldiei amaiera bikaina emateko, ekitaldi handi bat aurkeztu nahi du Guggenheim Bilbao Museoak, ospakizuna hiritar guztiekin partekatzera bideratua. Reflectionsikuskizun ireki eta doakoa da, Bilboko Udaletxearen, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Iberdrolaren lankidetza jaso duena. Okasiorako propio diseinatua, eskala handiko mapping-proiekzioa daReflections, publikoari zentzumen-esperientzia paregabea sentiarazteko sortua.

x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.