Udan, behin eta berriro agertu ohi dira drogekin zerikusia duten albisteak. Aisia, atsedena eta jaia nagusitzen doazen neurrian, erantzukizun eta ardurak apalduz doaz, eta, era berean, ugaritzen, patxada edo festa tarteak; halatan areagotzen dira drogak kontsumitzeko aukerak. Maiz heltzen zaizkigu ezezagun ditugun drogei buruzko albisteak, jokaera arraroak dituzten pertsonen bideoekin batera. Bideoan agertzen direnak, ustez, […]