XX. urteurreneko oroipen-ekitaldiei amaiera bikaina emateko, ekitaldi handi bat aurkeztu nahi du Guggenheim Bilbao Museoak, ospakizuna hiritar guztiekin partekatzera bideratua. Reflectionsikuskizun ireki eta doakoa da, Bilboko Udaletxearen, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Iberdrolaren lankidetza jaso duena. Okasiorako propio diseinatua, eskala handiko mapping-proiekzioa daReflections, publikoari zentzumen-esperientzia paregabea sentiarazteko sortua.
AGENDA BARAKALDO
Mardul-mardul dator Arteagabeitia-Zuhatzu auzoko asteburua, euskal-galiziar jaia dela eta. Ostiral honetan, 18:00etan emango zaie hasiera jarduerei: haur-jolasak, goitibeherak, kamisetak tuneatzeko eta txalaparta jotzeko tailerrak, Euskadiko eta Galiziako inauteriei buruzko mintzaldia, Schola Cantorum eta O Noso Lar taldeen kontzertuak, Ceo do sil eta Hala Dzipok alaitutako kalejira eta Batek Daki taldearen gau erromeria. Beste alde […]
GIZARTE HEZKUNTZA MUNDUKO EGUNA
“Gizarte Hezkuntza eskolan” jardunaldia antolatu du Barakaldon Euskal Herriko Hezitzaile eta Gizarte Hezitzaileen Eskola Profesionalak urriaren 2rako, “arlo horretako praktikak eta eskoa munduak edo mundu akademikoak duten erlazioa hausnartu asmoz”. EducaBlog plataformarekin batera egingo dute topaketa, eta, Euskadikoez gainera, Galizia, Asturias, Murtzia, Katalunia, Madril eta Valentziako Erkidegoko profesionalek esku-hartuko dute, praktika egokiak ezagutzeko. San […]