Piercingak eta Tatuajeak

Piercing-a edo tatuajea egin aurretik…

  • Ondo pentsatu tatuajea egin aurretik. Tatuajeak kentzea oso zaila da.
  • Ez egin baldin eta une horretan infekzio edo gaixotasunen bat baduzu (dermatitisa, aknea edo psoriasia), edo koagulazioaren aurkakoak hartzen ari bazara, odol-nahasmenduak edo jaiotzetiko bihotzeko gaixotasunak badituzu, edo odol emailea bazara. Tatuajea edo zuloa egin ondoren, ezin da odolik eman harik eta urtebete igaro arte. Medikamenturen bat hartzen ari bazara, medikuari galdetu egin aurretik.

Egitea erabakiz gero…piercing%20bueno1

  • Higiene-baldintza egokiak erabiliko dituen zentro batera joatea komeni da, Osasun eta Kontsumo Sailaren erregistroan izena eman duen zentro batera. Kutsapen parenteraleko hainbat infekzio daude, xiringaren orratzak behar bezala esterilizatu gabe erabiltzegatik kutsatzen direnak. Hepatitisa edo GIBa esaterako (giza immunoeskasiaren birusa). Aipatu kutsapenak ekiditeko kontuz ibili behar da eta konfiantzazko zentro bat aukeratu.
  • Tatuaje edo zulo egileek prestakuntza ikastaroa egina eduki behar dute.
  • Adin nagusikoa bazara, informazioa jaso eta baimena emateko orria sinatu beharko duzu. Adin txikikoa bazara, gurasoek edo tutoreek sinatutako baimena eraman beharko duzu.

Egiteko orduan…

  • Infekzioak saihestu. Piercing edo tatuaje bat egingo digun pertsonak, lanean hasi aurretik, ondo garbitu eta desinfektatu behar du gure azala. Gainera, eskuak garbitu behar ditu, bai hasi aurretik, bai amaitu ostean. Eskularru esterilizatuak, erabili eta botatzekoak, erabili behar ditu. Arropa eta oinetako garbiak erabili behar ditu, lanean soilik erabiltzekoak. Lanean ari den bitartean, ez du erre, jan edo edan behar.
  • Ebakirik, zauririk, erredurarik edo bestelako lesiorik izanez gero, ondo estali behar dira. Azalean oreztak, garatxoak, orbanak, erredurak edo bestelako lesioak izanez gero, ez egin tatuajerik, ezta piercing-ik ere.

Piercing-a jarri ondoren…

  • Eskuak beti garbitu behar dira piercing-a ukitu aurretik, eta egunean bi aldiz garbitu eta mugitu behar da piercing-a.
    bola
  • Ez erabili makillajerik piercing-a jarritako lekuan.
  • Zulaketaren ondoren, ez da bainurik hartu behar igerilekuan edo itsasoan, harik eta zauria orbaindu arte. Mingainean edo ezpainetan jarriz gero, ez da alkoholik, ezta txiklerik eta janari minik ere hartu behar, eta ondo garbitu, jan, edan edo erre ondoren.

 Tatuajea egin ondoren…

  • Bakterio-kontrako xaboi likidoa erabili behar da, egunean birritan eskua baliatuz.
  • Benda kendutakoan, ez da berriro bendatu behar.
  • Zarakarra eginez gero, ez da kendu behar, ezta hazka egin ere.
  • Ez da eguzkirik hartu behar, ezta bainurik ere itsasoan edo igerilekuan, harik eta zauria orbaindu arte.
  • Arropa leuna eta estutzen ez duena erabiltzea komeni da.
  • Zerbitzua ordaintzean, faktura eskatu; garrantzitsua da erreklamazioren bat egin behar izanez gero. Piercing-a jarritako aldean gorriunea edota handitua, mina, ondoeza edo sukarra izanez gero, berehala joan medikuarenera.

 

Iturria: Centro para la Innovación de la Diabetes Infantil.

Ideal

x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.