Nire kezkak…

 

Zelako mobida!!! Egia izango ote da? Nire lagunak esaten badit, egia izango da, ezta?

Eta nori galdetuko diot? Bua… nire gurasoengana heltzen bada!!…

HAU BURU-BEROTZEA!!!

Uneren batean horrelako egoeraren bat izan baduzu, hemen duzu zure “kezkak” planteatzeko, baita zalantzak datozkizunean, nori galdetu ez badakizu, argitzeko aukera ere ematen dizun gunea. GOGORATZEN DIZUGU ATAL HONETAN IDATZITAKOA MODU PUBLIKOAN GERATUKO DELA, HAU DA, DANOK IKUSTEKO MODUAN. Zure kezkak modu PRIBATUAN elkarbanatu nahi izanez gero, beheko parteko eskumaldean laranjaz agertzen den “Galderarik” atalean sakatu.

Gure aldetik, planteatzen duzun guztiari erantzuten saiatuko gara, benetako informazioa izan dezazun eta ez jendeak esaten duena…

Hala ere, kontuan izan gure lokalera ere etor zaitezkeela gurekin zuzenean hitz egin, eta zure zalantzak planteatu nahi badizkiguzu.

Gaztela-Mantxa kalea, 1 (Barakaldo)

Telefonoa: 94-4377775


Badago artikulu zientifikorik STG garrantzitzuenen ahozko sexoaren bidez trasmisioa konfirmatzen duena ?

Hemen aurkitzen duzun informazioa Osakidetzako web gunetik aterata dago.

Gaian sakondu nahi baduzu sakatu hemen.

Nola transmititzen da GIBa?

Odolaren, semenaren, jariaketa baginalen eta infektatutako amaren esnearen bidez.

Honek esan nahi du GIBa hiru bidetatik transmiti daitekeela: sexu bidez, odolaren bidez eta amatik haurretara.

  • Sexu bidez: sexu harremanetan koitoarekin (baginala, uzkikoa edo ahokoa). Uzkitik sartzea da arriskutsuena, eta hurrena baginala. Aho- genital harremanek arrisku gutxiago dute GIBerako, baina badute arriskurik sexu bidezko transmisiozko infekzioetarako.
  • Odolaren bidez: odol kutsatuarekin kontaktuan egon den xiringa, orratz edo edozein tresna ebakitzaile partekatzea.
  • Amatik haurretara: ama seropositiboa denean (GIBa dauka) birusa transmiti diezaioke bere haurrari haurdunaldi, erditze edo edoskitze bitartean, nahiz eta gaur egun kontrol mediko egoki batekin arrisku hori ia ezabatua dagoen.

B Hepatitisa

Gibelari erasotzen dion birus batek sorturiko gaixotasun infekzioso biriko bat da.

Birusak, B hepatitisaren birusa (BHB) deritzonak, eragin dezake biziarteko infekzio bat, denborarekin zirrosi hepatikoa, gibeleko minbizia, gibelaren hondamena eta heriotza ekar ditzakeena.

B hepatitisa kutsatzeko bi era daude. Bat era horizontala izenaz ezagutzen dena da, gehienetan odol infektatuaren ukipenaz gertatzen dena. Beste kutsapen era bertikala izenaz ezagutzen dena da, alegia, amagandik umeagana igortzen dena, jaiotzeko unean.

Pertsona batek infekzioa harrapatzeko arriskua handiagoa dauka, baldin:

  • BHB daukan norbaitekin sexu harremanak baditu.
  • Sexu harremanak bikotekide askorekin baditu.
  • Drogak injektatzen baditu.
  • BHBagatiko infekzio kronikoa daukan norbaitekin bizi bada.
  • Bere lanean giza odolarekin ukipenean jarduten badu.
  • Defizit psikiko garrantzitsuren bat badauka edo paziente hauek dauden erakunderen batean lan egiten badu.
  • Hemofilia badauka.
  • B hepatitisa zabaldua dagoen lurralderen batera bidaiatzen badu.

Infekzio honi eta bere ondorioei aurre egiteko neurri eraginkorrena txertaketa da. 80ko hamarkadaren erditik hona, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak txertaketa selektibo bat egiten du arrisku handienekotzat jotzen diren taldeetan. Gainera, B hepatitisaren aurkako txertoa ematen zaie haurrei bi hilabete dituztenetik aurrera, eta 13 urteko gazteei. Honela, infekzio honek eragindako heriotza kasuak eta eramaile kronikoen kopurua murriztu nahi dira, etorkizunean gaixotasun hau errotik erauzteko oinarriak finkatzeko.

C Hepatitisa

C hepatitisa gaixotasun infekzioso bat da, gibela erasaten du, gibeleko inflamazioa edo hantura da eta C hepatitisaren (CHB) izeneko birus batek eragiten du.

CHB kontaminatutako odolaren kontaktuaren bidez transmititzen da. Gaur egun, infekzio berriak ohiz-kanpokoak dira, xiringak trukatzen dituzten droga-injektoreekin izango lukete zerikusia, nagusiki. Sexu-bidezko transmisioaren arriskua baxua da, baina gerta liteke gizonen artean babesik gabe izandako harreman sexualen bidez transmititzea, baita asepsia behar bezalakoa ez izateagatik egindako tatuajeengatik ere, halaber, pertsonal sanitarioari gagozkiola, istripuz egindako ziztaden bidez ere transmiti daiteke.

Kutsatutako pertsonen % 30 ingururi berez desagertzen zaio, tratamendu beharrik gabe. Gainerako %70engan CHBk gibeleko hantura kronikoa eragiten du (hepatitis kronikoa), sintomarik gabe eboluzionatzen duena, urte askoan.

C hepatitis kronikoaren lehengo tratamendu eraginkorra 2000ko hasierakoa da, Interferon eta ribavirinaz osatua. 2011n lehenengo belaunaldiko antibiralak telaprevir eta boceprevir, eta 2014an bigarren belaunaldiko antibiral berriak simeprevir, sofosbuvir eta daclatasvir. 2015eko apiriletik, ekintza zuzeneko antibiralen asoziazio berriak ditugu: ombitasvir/paritaprevir/ritonavir (Viekirax®), dasabuvir (Exviera®) eta sofosbuvir/ledipasvir (Harvoni®).

Tengo un tatuaje en el brazo y quiero quitarmelo. Me han hablado del láser pero no me fío… me podríais ayudar?

En primer lugar, aprovechamos para recordar que antes de hacerse un tatuaje hay que pensarlo MUY BIEN ya que, en principio, es para toda la vida, pero puede que no. Puede que ese nombre ya no signifique nada para ti , que esa ciudad ya no te traiga buenos recuerdos, que ese corazón ya se haya roto….

¿Y porque os decimos esto? Por que quitar un tatoo conlleva un coste económico y no en todas las pieles es posible eliminarlo al 100%… el color o la textura de la piel es diferente en cada persona y es posible que en algunas se elimine totalmente y en otras quede una sombra o un rastro.

resultados

El número de sesiones necesarias para quitar tatuajes depende de muchos factores como el color, zona, antigüedad o profundidad. La media de sesiones para un tratamiento completo suele ser de 8 a 15.

Aquí os dejamos varios enlaces de empresas que se dedican a ello:

TATOOCLEANERS

DERMITEK

 

 

Ketamina oso gaiztoa da gorputzarako?

Ketamina “anestesiko disoziatibo” bat da, hau da, adimena gorputzetik banatuta dagoenaren sentsazioa sortzen du.

Oso efektu psikodeliko indartsuak eragiten ditu, bikoitz ikusten da eta mugitzea eta hitz egitea eragozten du.

Sustantzia arriskutsua da eta bidai txarra izan dezakezu. Dosi altuetan arnas gelditzeak eragin ditzakete eta gorputza gogortu eta paralizatzen da.

Arriskurik handiena ondorioak irauten duten bitartean gertatzen da. Hartzen dutenek memoriaren estutzea sentitzen dute eta ez dira euren jokaeretaz kontziente. Gainera minarekiko erantzuna asko murrizten da, hau dela eta pertsonak ez du zaurien aurrean errekzionatzen, beraz arriskuak handitzen dituzte.

Mendekotasun psikikoa eta tolerantzia eragiten ditu.

Ze antisorgailu da hobea nire osasunerako?

Lehenengo aldian haurdun gera zaitezke?

Si mantienes tu primera relación sexual una vez te haya bajado la regla, puedes quedarte embarazada perfectamente ya que cuando se comienza a ovular, el cuerpo inicia la preparación para la función reproductiva. Esto no significa que tu cuerpo esté lo suficientemente desarrollado y en las mejores condiciones para llevar adelante un embarazo, sin emabrgo, puede suceder.

3tik 2a 1 2 3
x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.