Harremanak

• Zertan dautza harremanak?
… Pertsona bik elkar maitatzean eta errespetatzean, elkarrekin ondo pasatuz.
… elkar onartzean eta batak bestea bere alde onekin eta txarrekin maitatzean.
… elkar ondo tratatzean, gozotasunez eta errespetua galdu gabe.
… besteari entzuten jakitean eta zure arazoak, kezkak eta nahiak kontatu ahal izatean.
… sentimenduen batasunean, elkar behartu gabe.
… elkarrekiko konfiantzan, zure bikotekideak egiten edo esaten duena egia den ala ez egiaztatu gabe.
… norberaren iritzia inposatu gabe, ikuspuntu ezberdinak izatean eta horietaz hitz egin ahal izatean. Aniztasunean dago aberastasuna.
… elkarrekin konpartitzean esperientziak eta momentuak eta norberarentzako denbora eta espazioa eduki ahal izatean, bai lagunekin eta familiarekin egoteko, bai zaletasunetan jarduteko, baina haserretu gabe gure bikotekideak ere egiten badu.

simbolo
… ez abusatzean bikoteaz, etengabe guretzat zerbait egin dezala eskatuz.
… askatasunez adierazi ahal izatean pentsatzen duguna, bikotekidea haserrearaziko dugun edo hark debekuren bat ezarriko digun beldur barik.
… bikotekidearen ahalegina eta lana baloratzean.
… norberaren nahia ez inposatzean.
… bestearen iritziak, gustuak, jarduerak eta lagunak onartzean eta errespetatzean.
… elkar babestean eta laguntzean planak eta proiektuak egitean, nahiz eta bat ez etorri.
… noiz pasatu edo erratu garen konturatzean.
… batzuetan erabaki batean ados egoteko amore eman behar dela ulertzean.
… bioi eragiten diguten erabakiek elkarren arteko adostasunez erabakitzean.

 

 

• Harremanei buruzko sinesmen faltsuak… (Askotan entzun bai, baina egia ez dena)
– Harreman batean ez da eztabaidarik izan behar.candado corazon
– Egokiena bikotekide biak beti elkarrekin egon nahi izatea da, eta gainera, dena konpartitzea.
– Harreman batean hobe da biak berdinak izatea, gustu eta zaletasun berberak izatea.
– Harreman batean lagun berberak eduki behar dira nahitaez.
– Harremanean mutila da beti aurrea hartu behar duena eta gai garrantzitsuei buruzko erabakiak hartu behar dituena.
• Harreman bat ez zaizu komeni (eta indarkeria ere gerta daiteke) baldin eta…

 
… zure lagunak jasaten ez baditu eta beti biok bakarrik egotea nahi badu.
… berak erabakitzen badu beti noiz, zein ordutan, non… geratu.
… zu bakarrik inora joatea ez zaiola gustatzen esaten badizu, eta horren arrazoia, zu gabe ezin dela egon.
… zure janzkera, makillatze eta hitz egiteko modua edo portaera kontrolatzen baditu.
… zu babestu nahian badabil honelako gauzak esanez: “badakit zer den ona zuretzat”, “zer komeni zaizun”…
… batzuetan, errudun sentiarazten bazaitu nahi duena lortzeko.
…xantaia egiten badizu berarenganako sentimenduak zalantzan jarriz, sexu-harremanik izan nahi ez duzunean.esposas
… bere zorigaitzaren erantzule egiten bazaitu.
… urduri jartzen bada kontra egiten diozunean.
… utziko bazenu, edozertarako gai izango litzatekeela esaten badizu.
… batzuetan, “berotu” eta zu jotzeko gogoa duela esaten badizu.
… jasan ezin badu egunean zehar zer egiten duzun ez jakitea.
… zure mugikorra kontrolpean izaten saitzen bada, norekin hitz egiten duzun jakiteko.
… “sutan jartzeko” probokatzen ari zatzaizkiola uste badu.
… esaten diozuna sinetsi ez, eta egiaztatzen badu.
… barkamena eskatzea asko kostatzen bazaio, eta batez ere zure aurrean.
… jendaurrean burla egin eta lotsarazten bazaitu.
… etengabe ari bada zure iritziak edo pentsaera kritikatzen.
… zure gauzaz interesatzen ez bada.
… beldur izan bazara, noizbait zurekin urduri jarri, eta bere onetik atera denean.
… bera bezain iaioa ez den pertsonatzat hartzen bazaitu.

 

Iturria: Guía violencia de género

x

Usamos cookies para brindarle la mejor experiencia en línea. Al aceptar que acepta el uso de cookies de acuerdo con nuestra política de cookies.