{"id":3404,"date":"2017-08-30T16:53:15","date_gmt":"2017-08-30T14:53:15","guid":{"rendered":"http:\/\/aizu.barakaldo.eus\/?p=3404"},"modified":"2018-01-03T14:48:14","modified_gmt":"2018-01-03T13:48:14","slug":"programa-de-otono-del-teatro-de-barakaldo","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/aizu.barakaldo.eus\/eu\/2017\/08\/programa-de-otono-del-teatro-de-barakaldo\/","title":{"rendered":"BARAKALDO ANTZOKIKO UDAZKENEKO PROGRAMA"},"content":{"rendered":"<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Barakaldo Antzokiak aurtengo udazkenerako prestatu duen proposamenak programazio propioko 24 ikuskizun ditu, eta horien artean, urriaren 7an Ainhoa Arteta sopranoaren gala lirikoa aipatu behar da, bai eta klasikoen antzerki-muntaiak ere, hala nola `Tartufo\u00b4, `Orlando\u00b4 eta `Maquiavelo printzea\u00b4.<\/p>\n<p><!--more-->Programazioko zerrendan musika da ugariena, 13 emankizun agertzen baitira, antzerki alorrean berriz, zortzi, eta dantzan hiru. Artetaren gala lirikoaz gain, Barakaldoko Musika Bandak lau kontzertu emango ditu eta El Arrebatoren flamenko eta pop musika ere izango dugu, udal antzokian bi egunetan segidan egongo den ikuskizun bakarra da hain zuzen. \u00a0Bestalde, Luar Na Lubre folk taldearen 30. urteurrenaren eta Oskarbi euskal taldearen 50. urteurrenaren emanaldiak izango ditugu, bai eta Ana Alcaideren disko berriaren aurkezpena ere, antzinako musika-tresnez. Musikalen alorrean, `Zarzuela on air\u00b4, `El conjuro de las brujas de Salem\u00b4 eta `Alarde de tonadilla\u00b4 agertzen dira programan. Antzerkiari dagokionez, azaroaren 4an, Virginia Woolf-en `Orlando\u00b4 obra estreinatuko da, Madrilgo Teatro Defondo konpainiaren eta Rebeca Sala antzezlearen eskutik. Euskadin ere baditugu estreinaldiak: Fernando Cayoren `Maquiavelo printzea\u00b4, `El orfanato\u00b4 eta `Ahora todo es noche\u00b4. Azaroaren 11n, Moli\u00e8re-ren `Tartufo\u00b4 obra antzeztuko du Alejandro Albarracin aktoreak (Amar es para siempre). Antzerki alorreko proposamenaren barruan, Oliver magoa eta Eva, `Play out\u00b4, BAI antzerki eskola eta La Rous Teatro konpainiaren `Hilos\u00b4 antzezlan saritua daude. Dantzazaleek hilabetero daukate emankizun bat, irailean izan ezik. Urrian, Cielo Raso konpainiaren `Tormenta\u00b4 egongo da, azaroan, La Veronal konpainiaren `Oskara\u00b4 sari aniztun obra, eta abenduan, Euskadin estreinatuko da Ana Ivanovaren Moskuko Ballet Klasikoaren `Errauskine\u00b4.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Iturria: <a href=\"http:\/\/barakaldodigital.blogspot.com.es\/2017\/08\/ainhoa-arteta-destaca-en-un-programa-de.html#more\">Barakaldo Digital<\/a><\/p>\n<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on the_content --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on the_content -->","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Sentitzen dugu, baina sarrera hau Espa\u00f1ol bakarrik dago.<!-- AddThis Advanced Settings generic via filter on get_the_excerpt --><!-- AddThis Share Buttons generic via filter on get_the_excerpt --><\/p>\n","protected":false},"author":5,"featured_media":3405,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[7],"tags":[122,330],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/aizu.barakaldo.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3404"}],"collection":[{"href":"https:\/\/aizu.barakaldo.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/aizu.barakaldo.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/aizu.barakaldo.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/5"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/aizu.barakaldo.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3404"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/aizu.barakaldo.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3404\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":3408,"href":"https:\/\/aizu.barakaldo.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3404\/revisions\/3408"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/aizu.barakaldo.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3405"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/aizu.barakaldo.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3404"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/aizu.barakaldo.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3404"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/aizu.barakaldo.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3404"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}